Kontu-hartzailetza Nagusia
Arduradun teknikoa: Alfredo Barrio Gil.
Telefonoa: 945 16 16
Posta elektronikoa: intervenciongeneral@vitoria-gasteiz.org
Helbidea: Udaletxea; Espainia plaza 1, beheko solairua; 01001 Vitoria-Gasteiz
Deskribapena:
- Gasteizko Udalaren Kontu-hartzailetza Nagusia Udalbatzan integratutako zuzendaritza-organoa da; jarduera ekonomikoa planifikatu eta programatzea, ekonomia, finantzak eta aurrekontuak kontrolatu eta fiskalizatzea, eta udalaren kontabilitate jarduerak koordinatzea dira haren zereginak.
Zereginak-Hiru arlotako kontu-hartzailetza:
- Sarrera, gastu edo ordainketa ororen legezkotasunaren kontrola. Erreparoak egitea beharrezkoa denean.
- Finantza kontrol etengabea, a posteriori edo auditoretzakoa.
- Eraginkortasunaren kontrola: aldian behin helburuak zenbateraino betetzen diren egiaztatzea, eta zerbitzuen eta inbertsioen kostua eta etekina aztertzea.
- Erakunde autonomoen kontabilitatea ikuskatu eta fiskalizatzea.
- Udalaren sozietate publikoen finantza-kontrola.
- Kontu-hartzailetza eta Ikuskaritza Sailaren zuzendaritza.
- Aurrekontu Orokorraren likidazioaz informatzea eta legeriak Kontu-hartzailetza Nagusiari eskatutako gainerako aginduzko txostenak.
- Korporazioaren Kontu Orokorra osatzea.
- Aldian behin txostenak bidaltzea Herri Kontuen Euskal Epaitegira eta Arabako Foru Aldundira.
Kontu-hartzailetza Nagusiaren txostenak eta erreparo oharrak kontsultatu.
Udal antolakuntza
Ezagutu sailak, zerbitzuak eta atalak Udalaren antolakuntzaren inguruko orrialdean.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.