Merkataritza eta ostalaritza - Aldatu "txipa" eta erosi hemen

Aldatu "txipa" eta erosi hemen – kanpaina

Aldatu “txipa” eta erosi hemen kanpainak Vitoria-Gasteizko saltokietan erosteko aukera sustatzea du helburu, hain hurbilak, jasangarriak eta atseginak ez diren beste kontsumo-modu batzuen aurrean.

Lelo horrekin, hainbat ekintza egiten ditu Vitoria-Gasteizko Udalak, kaleko dendetan erosteak eta hiriko saltokiak ezagutzeak dakartzan abantailei balioa emateko, gure kaleetako bizitza dinamizatzen baitute, merkataritza-jardueraren bidez.

Jarduera-egitaraua

Agenda osoa ikusi

Erosketa kateatuak

Ekintza hau Vitoria-Gasteizko 3 eremutan egingo da. Eros ezazu parte hartzen duen saltokietako batean, eta lortu ezazu 10 euroko txartel bat atxikitako beste saltoki batean gastatzeko. Dinamika erraz horren bidez, zure inguruko dendak ezagutu eta merkataritza-jarduera sustatu ahal izango duzu.

  • Gorbeia kalea. lortu itzazu txartelak martxoaren 22an eta 23an. Martxoaren 27ra arte trukatu ahal izango dituzu.
  • Judimendi: lortu itzazu txartelak apirilaren 5ean eta 6an. Apirilaren 13ra arte trukatu ahal izango dituzu.
  • Alde Zaharra: lortu itzazu txartelak apirilaren 12an eta 13an. Apirilaren 27ra arte trukatu ahal izango dituzu.

“Zure saltoki gogokoena” lehiaketa

Beti irribarrez hartzen zaituzten denda horrek saria merezi du, ez duzu uste? Eman botoa Gasteizko zure saltoki gogokoenari apirilaren 8tik 18ra bitartean eta azaldu zergatik merezi duen sari bat irabaztea. ‘Aldatu “txipa” eta bilatu hemen’ bilatzaileanalta emandako saltokietan gastatzeko 500 euroko 2 sariren zozketan sartuko zara. Denda bozkatuenak ere merezitako saria jasoko du.

Parte hartu ezazu post honen bitartez(Beste leiho batean irekiko da) Instagramen @turismo_vitoria profilean.

** Sariak apirilaren 20ko jaian banatuko dira.

Kontsulta itzazu hemen lehiaketaren oinarriak PDF

Aldatu “txipa” eta erosi hemen festa

Musika, familia jarduerak, poteoa eta hiriko merkataritza gehiago eta hobeto ezagutzeko aukera goiz osoan. Anima zaitez kaleko festa honetan parte hartzera, bertako saltokiek ematen duten guztia ospatzeko.

Apirilak 20, larunbata, 11:00-14:00, Arka plaza eta erdiguneko saltokiak.

Informazio gehiago: "Clic" fest"

Tokiko merkataritza-ibilbideak

Seinaleztapen-mugarri batek eta mupi-bizikleta batek erakusten dituzte “kalean bertan” erosteko esperientziari lotutako balioak.

QRren bidez, sartu merkataritza-establezimenduen udal bilatzailean, eta ezagutu hiriko merkataritza-eskaintza. Aldatu “txipa” eta bilatu hemen aukerak bila zabiltzan salgaia edo zerbitzua aurkitzeko modua emango dizu, eremuen edo tipologiaren arabera banatuta. Ezagutu tokiko merkataritzaren potentziala eta abantailak,

Informazio gehiago: Aldatu “txipa” eta bilatu hemen"

Ekin Breakfast: Aldea ezartzen duten saltokiak

Araba Ekinean ekimenaren barruan, Ekin Breakfast honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Proposamen originalak eta espezializatuak egiten dituzten saltokiak ezagutu ahal izango dituzu, eta aholkularitza pertsonalizatua eta bereizgarria lortu.

Martxoak 21, Vital Fundazioa Kulturunea. (Bake kalea, 5, Dendarabako 1. solairua)

Informazio eta izen-ematea: Ekin breakfast

Finantzaketa

Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak Finantzatuta – NextGenerationEU. Merkatuei eta merkataritza-guneei bultzada emateko plana.

Marcas Next para GC

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.