Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Agata eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera.
Eskuarki, hemen "mutil" deitu ditugun eta gaztelaniaz "mozo" esan ohi zaien horiek herriko mutil ezkongabeak izan ohi ziren. Zenbait lekuetan, gaztelaniazko "mozo" hitza dena delako urtean soldadutzara joan behar zuten gazteez hitz egitean bakarrik erabili izan da. Honengatik edo hargatik, arrazoi aldakorrak izaten ziren urtero-urtero bisitatuko zituzten etxeak aukeratzeko arrazoiak.
Inguruko etxeetara bisita egiten da erronda-jaietan atarietan kantatu eta, trukean, "jatekoren bat" jasotzeko. Eskearen helburua anaitasun merienda edo afaria egiteko beharrezkoa eskuratzea izan ohi da; hala ere, bestetarako ere izan daiteke eskea.
Abesbatza, mutil-taldeak, kaikuak, bufandak, txapelak, abarkak, argiak, makilak, saskiak, lukainka, arrautzak..., eskea, dirua, afaria, merienda, olgeta eta, azkenaldi honetan, ikasketa-bidaiak. Elementu horiek guztiek festaren apaingarri-edo dira.
Santa Agata kantutegia
Kantutegian Santa Agata abestiaren zenbait aldaera jasotzen dira:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.