Kultur Ekintzaren Atala

Telefonoa: 945 16 26 02

Helbide elektronikoa: gufa@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: San Antonio kalea 14 (Musika Etxea), 01005 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Hiriko espazio publikoko kultur programazioa eta urteko jai tradizionalak diseinatzea eta kudeatzea.
  • Herritarrek kulturaren arloan parte har dezaten bultzatzea eta erraztea, arteak espazio publikoan duen presentzia indartuz eta tokiko artistei berariaz lagunduz kultura-eremu guztietan.
  • Hiriko kultura-eragileen jarduera bultzatzea, sustatzea eta ahalbidetzea, dirulaguntzen eta hitzarmenen bidez, baita kultura-adierazpen berriak sortzen eta txertatzen laguntzea ere.
  • Udal-ondare artistikoa kontserbatu, transmititu eta zabaltzea, baita herri-kultura eta kultura tradizionala ere.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.