Green Capital - Titulua

Titulua

Europar Batasunak 2008an abiarazi zuen European Green Capital saria.

Titulu hori lortzen duten hiriei azterketa egiten zaie, ingurumeneko irizpideen zerrenda bati buruz. Arlo horretan erreferentzia den 200.000 biztanletik gorako edozein hiri izan daiteke saria jasotzeko hautagai.

Europako Batzordeak, 2010eko urriaren 21ean, Gasteiz izendatu zuen 2012ko Europako Hiriburu Berde. Sari horren asmoa da baldintza hauek bete dituzten hiriak nabarmentzea:

  • Ingurumeneko arauak betetzen dituztela etengabe erakustea.
  • Ingurumena hobetzearen eta garapen iraungarriaren alde asmo handinahiei ekingo dietela hitzematea.
  • Eredugarri izatea, beste hiri batzuen inspirazio iturritzat balio izatea, eta Europako gainerako hirietan jardunbide egokiagoak sustatzeko balio izatea.

Hartara, Gasteiz jarduteko modu berdearen eredu bihurtu da, eta orain bere jardunbideak beste hiri batzuekin partekatu beharko ditu, Europa osoan ingurumena babesten laguntzeko.

Sari hau da jaso dugun ezagutza gorena, hogeita hamar urtean baino gehiagoan ingurumena errespetatzen duten proposamenak eta ekimenak aurrera eramaten aritzeagatik, eta garapen iraungarriko politiken aldeko ardura hartzeagatik. Alde horrek, eta herritarren ardurak eta parte hartzeak, azkenean, 2012an Hiriburu Berde izatea ekarri diote.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: