Tenperaturak behera egiten, eta errepideetan elurra edo/eta izotza nagusitzen direnean, arreta handiagoz eta bidearen baldintzetara egokituta gidatu behar da. Hona gomendio sorta bat, neguan gidatzean istripuak eta bestelako kalteak saihesteko.
bereziki urteko garai honetan ibilgailua ondo aztertu eta gainbegiratzea komeni da, istripu eta bestelako ezusteak gainditzeko funtsezkoa baita ibilgailua prest edukitzea.
Kanpoko tenperatura 4º c-tik beherakoa bada, nabarmen areagotzen da galtzadan izotz-plakak sortzeko arriskua, batez ere goizeko lehen orduetan eta gauez.
Lehen euri tantak oso dira arriskutsuak, galtzadaren hauts eta zikinkeriarekin nahastean, bide-zorua benetan labainkor uzten duelako. Oso kontu handiz gidatu behar da horrelakoetan, abiadura moteldu eta segurtasun-tartea areagotuz.
Argi laburrak piztuta izatea gomendatzen da, errazago ikusteko eta beste gudariek ere errazago ikus gaitzaten.
Galtzadan elurra edo izotza baldin bada, hiri barruko joan-etorrietarako erabili garraio publikoa ahal den guztietan.
Garaje pribatua izanez gero, gomendagarria da ibilgailua bertan gordetzea, eta ez kalean. Gerta daitezkeen kolpeetatik babesteaz gain, erraztu egiten da kaleen garbiketa.
Elurteetan, errepidez joan-etorriren bat egin behar izanez gero, kontsultatu aurreikuspen meteorologikoa eta errepideen egoera.
Telefonoak: 092 / 945 16 11 63
Jokatu zuhur eta lasaitasunez. Gidari asko ez dago horrelako baldintzetan gidatzen ohituta; beraz, prebentzioa eta lasaitasuna funtsezkoak dira istripuak saihesteko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.