Gasteizko Udalaren Informazio eta Oinarrizko Tramitaziorako Gaitasun Ziurtagiria (IOTGZ 2.0)
- IOTGZ 2.0 - Arandia. 2015eko Urtarrila.
- IOTGZ 2.0 prestakuntza plataformarako sarbidea (gaztelaniaz)
- Oinarrizko izapideetarako protokoloak eta prozedura
IOTGZ (2.0) egiaztatzeko -2016an. Prestakuntza jasotzeko betekizunak
- Karrerako funtzionarioak: Barne sustapenaren, hornikuntzaren edo sailaren barruko mugimenduen ondorioz IOTGZ edukitzea eskatzen duen destinoa lortu izana. Kasu horietan, hautatze-prozesua bukatzen denetik lanpostuan lanean hasi arteko epean egin beharko da prestakuntza.
- Bitarteko funtzionarioak: IOTGZ egiaztatuta ez badute, eta zeregin horietara sailaren barruko mugimenduen ondorioz iritsi badira, lan horietan hasi aurretik egin beharko dute prestakuntza.
- Aldi baterako kontratazioetarako zerrendetako kideak: Lanean ari ez diren zerrendako kideek "online" jaso dezakete prestakuntza, eta horretarako prestakuntza plataformarako sarbidea (gaztelaniaz) emango zaie. Ziurtagiria lortzeko probetarako deialdiak bi motatakoak izan daitezke:
- Berariazkoak, zerrendan egonik ziurtagiria ez duten langileentzat. Zerrendarako bete zuten fitxan eman zuten helbide elektronikoan emango zaie deialdi horien berri interesdunei.
- Zerrenda handitzeak. Kontratazio-zerrenda handitzeko hautatze-prozesuetan ziurtatzeko probak egingo dira.
- IOTGZ 2.0 eskatzen duen lanpostu batean sartzeak hasierako faseetan langile adituek baimentzeko edo ebaluatzeko aldia dakar berekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.