Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
Germoplasma bankua
Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria
2011n jarri zen abian Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma-bankua.
Olarizuko Etxaldean dago, eta haren eginkizun nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko lurraldeetan dauden Batasunaren intereseko habitatetako basa-landareen espezie mehatxatu, endemiko, bitxi, berezi eta berezkoen landare-materiala gorde eta zaintzea, desager ez daitezen eta biodibertsitatea gal ez dadin.
Landareen haziak eta beste zati bizi batzuk (ehunak, esporak eta abar) gordetzen dira bankuan, haien bideragarritasunari eta ugaltzeko ahalmenari luzaroan eustea ahalbidetzen duten hezetasun- eta tenperatura-baldintzetan. Material horrekin, ernetze-protokoloak aztertu eta ex situ landaketa ikertzen da, lorategi botanikoko lurzati esperimentaletan, kontrolpeko baldintzetan. Hala, gerora begira, landare horiek natura-ingurunean sartu ahalko dira berriro, espezieak berreskuratzeko, birsartzeko edo populazioak sendotzeko planen bidez. Horri esker, espezie horietako populazio bideragarriei eustea, haien egungo kontserbazio-egoera hobetzea eta espezie horien galbidea saihestea lortuko da.
Horrez gain, Olarizuko lorategi botanikoak bere baitan hartzen du, 2013az geroztik, Euskal Herriko Hazien Sareak sortu eta mantentzen duen baratzeko landareen, zerealen eta bazkatarako landareen tokiko eta antzinako aldaeren germoplasma-bankua ere.
> Gasteizko Mendi Garaietako berezko flora mehatxatua ex situ kontserbatzeko programa (2013)
> Gasteizko Mendi Garaietako espezie mehatxatuak zaintzeko programa (2016)
> Arabako Lautadako Harizti Uharteetako biodibertsitatea zaintzeko programa (2019)
> Salburuko hezeguneko espezie mehatxatuen kontserbazio programa (2020)
> Gasteizen desagertutako flora berriz sartzea (2022)
> Folleto Salburuko hezeguneen eta Zadorra ibaiaren biodibertsitatearen kontserbazioa
Index Seminum-a
Germoplasma-bankuaren beste helburuetako bat da haziak lortu eta lorategi botanikoko bildumak osatzeko behar diren landareak ekoiztea. Lorategi botanikoen artean haziak trukatzeko nazioarteko sarean hartzen du parte, eta horrek bere katalogoa (Index Seminum izenekoa) handitzea eta landare bizien bildumak osatu, hobetu edo sortzea ahalbidetzen dio.
2016az geroztik, Olarizuko lorategi botanikoak bere Index Seminuma argitaratzen du, eta hedapen zabala ematen zaio nazioarteko hainbat plataforma espezializatutan.
- Index Seminum 2023
- Index Seminum 2022
- Index Seminum 2021
- Index Seminum 2020
- Index Seminum 2019
- Index Seminum 2018
- Index Seminum 2017
- Index Seminum 2016
- Index Seminum 2015
Herbarioa eta espermateka
Olarizuko lorategi botanikoak OLA herbarioa sortu du. Arabako eta penintsularen iparraldeko landare-laginek osatzen dute, eta lorategi botanikoan landatutako landareek zein landare apaingarriek. Horiek pleguetan kontserbatuta daude, behar bezala identifikatuta eta haien jatorriari, habitatari eta ekologiari buruzko informazio interesgarria erantsita.
OLA herbarioak bat egin du Arabako Natura Zientzien Museoaren VIT herbarioarekin. Euskal Herriko eta penintsularen iparraldeko landare-bilduma handienaren jabea da. Horrez gain, nazioarteko beste herbario batzuekin eta herbario historikoekin (hala nola gure lurraldeko lehen ikerketa botanikoen lekuko diren Lacoizqueta herbarioarekin eta Prestamero herbarioarekin) egin dituen trukeen bidez eskuratutako pleguak ditu VITek.
Bi herbarioak Arabako Natura Zientzien Museoaren instalazioetan daude, luzaroan kontserbatzeko baldintza egokiak baitituzte.
Olarizuko lorategi botanikoak, bestalde, elkarlanean jarduten du Arabako Natur Institutuko Xavier de Arizaga herbario digitalarekin; hain zuzen, basa-landareen hazien bilduma bat utzi dio, hazien anatomia aztertzeko.
Elkarteak eta sareak
Olarizuko lorategi botanikoa eta haren germoplasma-bankua hainbat elkarte eta saretako kide dira, eta aktiboki hartzen dute parte ezagutza eta esperientzia partekatuz, baterako proiektuetan elkarlanean arituz eta datu eta material interesgarri berriak emanez, helburu hauetarako: bilduma botanikoak kudeatzea, flora mehatxatua kontserbatzea, ikerketa botanikoa, zientzia-hedapena, ingurumen-hezkuntza eta landarediari eta biodibertsitateari lotutako arlo eta gai guztien hedapen soziala.
- Asociación Ibero-Macaronésica de Jardines Botánicos (AIMJB)
- Red Española de Bancos de Germoplasma (REDBAG)
- OpenREDBAG
- Sociedad Española de Biología de la Conservación de Plantas (SEBICOP)
- Herbario Digital Xavier de Arizaga (IAN/ANI)
- Red de Semillas de Euskadi/Euskal Herriko Hazien Sarea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.