Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Germoplasma bankua

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria

2011n jarri zen abian Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma-bankua.

Olarizuko Etxaldean dago, eta haren eginkizun nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko lurraldeetan dauden Batasunaren intereseko habitatetako basa-landareen espezie mehatxatu, endemiko, bitxi, berezi eta berezkoen landare-materiala gorde eta zaintzea, desager ez daitezen eta biodibertsitatea gal ez dadin.

Landareen haziak eta beste zati bizi batzuk (ehunak, esporak eta abar) gordetzen dira bankuan, haien bideragarritasunari eta ugaltzeko ahalmenari luzaroan eustea ahalbidetzen duten hezetasun- eta tenperatura-baldintzetan. Material horrekin, ernetze-protokoloak aztertu eta ex situ landaketa ikertzen da, lorategi botanikoko lurzati esperimentaletan, kontrolpeko baldintzetan. Hala, gerora begira, landare horiek natura-ingurunean sartu ahalko dira berriro, espezieak berreskuratzeko, birsartzeko edo populazioak sendotzeko planen bidez. Horri esker, espezie horietako populazio bideragarriei eustea, haien egungo kontserbazio-egoera hobetzea eta espezie horien galbidea saihestea lortuko da.

Horrez gain, Olarizuko lorategi botanikoak bere baitan hartzen du, 2013az geroztik, Euskal Herriko Hazien Sareak sortu eta mantentzen duen baratzeko landareen, zerealen eta bazkatarako landareen tokiko eta antzinako aldaeren germoplasma-bankua ere.

Arabako Lautadako Harizti Irletan berezkoa den eta arriskuan dagoen flora Kontserbatzeko eta Birsartzeko Programa (2012)

Gasteizko Mendi Garaietako berezko flora mehatxatua ex situ kontserbatzeko programa (2013)

Gasteizko Mendi Garaietako espezie mehatxatuak zaintzeko programa (2016)

> Arabako Lautadako Harizti Uharteetako biodibertsitatea zaintzeko programa (2019)

Index Seminuma

Germoplasma-bankuaren beste helburuetako bat da haziak lortu eta lorategi botanikoko bildumak osatzeko behar diren landareak ekoiztea. Lorategi botanikoen artean haziak trukatzeko nazioarteko sarean hartzen du parte, eta horrek bere katalogoa (Index Seminum(Beste leiho batean irekiko da) izenekoa) handitzea eta landare bizien bildumak osatu, hobetu edo sortzea ahalbidetzen dio.

2016az geroztik, Olarizuko lorategi botanikoak bere Index Seminuma argitaratzen du, eta hedapen zabala ematen zaio nazioarteko hainbat plataforma espezializatutan.

Informazioa GBIF webgunean(Beste leiho batean irekiko da)

Index Seminum 2015

Index Seminum 2016

Index Seminum 2017

Index Seminum 2018

Index Seminum 2019

Herbarioa eta espermateka

Olarizuko lorategi botanikoak OLA herbarioa sortu du. Arabako eta penintsularen iparraldeko landare-laginek osatzen dute, eta lorategi botanikoan landatutako landareek zein landare apaingarriek. Horiek pleguetan kontserbatuta daude, behar bezala identifikatuta eta haien jatorriari, habitatari eta ekologiari buruzko informazio interesgarria erantsita.

OLA herbarioak bat egin du Arabako Natura Zientzien Museoaren(Beste leiho batean irekiko da) VIT herbarioarekin. Euskal Herriko eta penintsularen iparraldeko landare-bilduma handienaren jabea da. Horrez gain, nazioarteko beste herbario batzuekin eta herbario historikoekin (hala nola gure lurraldeko lehen ikerketa botanikoen lekuko diren Lacoizqueta herbarioarekin eta Prestamero herbarioarekin) egin dituen trukeen bidez eskuratutako pleguak ditu VITek.

Bi herbarioak Arabako Natura Zientzien Museoaren instalazioetan daude, luzaroan kontserbatzeko baldintza egokiak baitituzte.

Informazioa GBIF webgunean(Beste leiho batean irekiko da)

Olarizuko lorategi botanikoak, bestalde, elkarlanean jarduten du Arabako Natur Institutuko Xavier de Arizaga herbario digitalarekin; hain zuzen, basa-landareen hazien bilduma bat utzi dio, hazien anatomia aztertzeko.

> ANIren herbarioa(Beste leiho batean irekiko da)

ANIren espermoteka(Beste leiho batean irekiko da)

Elkarteak eta sareak

Olarizuko lorategi botanikoa eta haren germoplasma-bankua hainbat elkarte eta saretako kide dira, eta aktiboki hartzen dute parte ezagutza eta esperientzia partekatuz, baterako proiektuetan elkarlanean arituz eta datu eta material interesgarri berriak emanez, helburu hauetarako: bilduma botanikoak kudeatzea, flora mehatxatua kontserbatzea, ikerketa botanikoa, zientzia-hedapena, ingurumen-hezkuntza eta landarediari eta biodibertsitateari lotutako arlo eta gai guztien hedapen soziala.

Landareak hozitzen

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: