Lantegia: Teñido de fibras textiles con pigmentos de plantas y hortalizas
- Noiz
- Eguna: 2022/09/18, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 13:30
- Deskribapena
-
Landareek, beste baliabide biologiko batzuez gain, zuntzak tindatzeko pigmentuak erabiltzeko aukera ematen digute. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun landare-jatorriko elikagaietako askok edo botatzen ditugun zatiek ere, ehun-zuntzetara transferitu daitezkeen pigmentu horiek dituzte, tonalitateren bat emanez.
Lantegi honetan, tindatzeko ahalmena duten landare eta barazki horietako batzuk ikusiko ditugu, eta kolorea ehun-zuntz batzuetara transferitzeko prozedura egingo dugu, landare-pigmentua erauztetik eta soluzio mordantea sortzetik zuntza tindatzeraino.
Lantegiaren prezioaren barne daude parte hartzaile bakoitzak erabiliko dituen materialen kostua, 14€-tan baloratuta. Parte-hartzaile bakoitzak ehun ezberdinetan egindako tinduen laginak eramango ditu lantegia bukatzerakoan.
Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Etxaldea) mapan ikusi
Data: irailaren 18a, igandea
Ordutegia: 10:30-13:30
Norentzat: 10 urtetik gorakoak
Leku kopurua: 12
Izen ematea (ekainaren 27tik aurrera): udal webgunean
Hizkuntza: gaztelaniaz
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.