Natur ibilbidea: Bisita gidatuak bizikletaz Olarizuko Lorategi Botanikoan

Noiz
Eguna: 2022/08/12, hasiera ordua: 17:30, amaiera ordua: 19:00
Deskribapena

Bizikletaz ibilbide gidatu bat proposatzen dizugu Olarizuko Lorategi Botanikoan zehar Europako basoak ezagutzeko. Bidai labur bat zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari ikusteko eta horiei buruz bitxikeriren bat ikasteko.

Olarizuko Lorategi Botanikoaren bisita gidatu honetan, kontinente zaharreko basoetatik zehar bidaiatuko dugu, klima bakoitzeko baldintzak ezagutuko ditugu eta landaretza ingurune bakoitzari nola moldatzen den ere.

Aldaparik igo gabe, goi-mendiko basoak bisitatuko ditugu, non mediko balditza gogorrak direla eta, espezie gutxik biziraun dezaketen. Ondoren, Finlandiatik igaroko gara, bere baso boreala zeharkatu eta negu paisaiak irudikatzeko. Gero, Europa erdialdera bidaiatuko dugu. Eskualde honetan, klima epelari esker, baso hostotsu eta anitzak topatuko ditugu. Azkenik, Mediterraneorantz joko dugu, landareek lehorteari nola aurre egiten dioten ikasteko.

Oharra: parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta ekarri behar du.

Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea) mapan ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Data: uztailaren 8 eta 22a, abuztuaren 12 eta 26a eta irailaren 9a, ostiralak.

Ordutegia: 17:30-19:00

Norentzat: jende oro (haurrak lagunduta)

Leku kopurua: 15

Izen ematea: infogune.olarizu@gmail.com edo 656 752 324 (Infogunearen ordutegian)

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.