Recorrido naturalístico: Visita guiada a pie al Jardín Botánico de Olarizu

Noiz
Eguna: 2022/09/04, hasiera ordua: 11:30, amaiera ordua: 13:00
Deskribapena

Europan zehar ibiltzea gustatuko litzaizuke, baina ez duzu astirik?

Ordu eta erdiko bidaia proposatzen dizugu, Olarizuko Lorategi Botanikotik irten gabe. Finlandiatik Italiaraino.

Paisaiez gozatzen duzu, baina hobeto ulertzea gustatuko litzaizuke?

Kontinentea iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, klimaren, lurraren eta basoen arteko harremana ezagutzeko.

Zerbait gehiago jakin nahi duzu paisajia horien historiaz eta bertan bizi den jendeaz?

Eskualde bakoitzeko bitxikeria eta ohitura batzuk kontatuko dizkizugu, baita bertako baso-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra ere. Etxeak edo musika-tresnak eraikitzeko, likoreak eta marmeladak egiteko... Baina basoak beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, eta azalduko dizkizugu.

Natura gustatzen zaizu, baina landareak ezagutzea zaila iruditzen zaizu?


Bidaia honetan konifero eta hostozabalen basoak zeharkatuko ditugu, eta izei, urkiei, pinuei, alertzeei, pagoei, haritzei, ezkiei edo astigarrei buruz hitz egingo dugu. Haien hostoei eta fruituei erreparatuko diegu, edo haien azalari, ezaugarri horiekin ezagutzen ikasiko baituzu.

Animatzen zara?

Eraztun Berdeko parke hau ezagutzeko zailtasunik gabeko paseoa.

Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea) mapan ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Data: uztailaren 17a eta 31a, abuztuaren 7 eta 21a eta irailaren 4a, igandeak.

Ordutegia: 11:30-13:00

Norentzat: jende oro

Leku kopurua: 15

Izen ematea: infogune.olarizu@gmail.com edo 656 752 324 (Infogunearen ordutegian)

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.