Off Lokal 2022 ediziorako aukeratutako obrak

Nazioarteko 47. Antzerki Jaialdian aurkeztuko dira

2022ko maiatzaren 25ean argitaratua

Off lokal

Udal Antzoki Sareak proposatutako hautaketa-batzordeak Off Lokal 2022. edizioan parte hartuko duten lanak aukeratu ditu.

Off Lokal proposamen eszenikoa da, ohikoa Gasteizko Antzoki Sarearen programazioan.

Duela 15 urte baino gehiago sortu zen, bertako artistek beren lanak formatu laburrean erakusteko gune gisa; era berean, antzerkia leku eta ingurune ez-konbentzionaletara eraman nahi zuen, hurbileko proposamenetatik abiatuta eta publikoarekiko konplizitatean.

Gaur egun, Off Lokal gure antzerki-programazioan erabat finkatuta dagoen proposamena da, eta, edizio honetan, aurrekontua handitu eta forma emango dioten obren kopurua egonkortu du.

Guztira sei lan izango dira, bi hitzordu desberdinetan, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, bi hitzordu horietako bakoitzean hiru proposamen laburrekin. Proposamenak bi saiotan aurkeztuko dira, lau egunez jarraian, urrian eta azaroan, gehienez ere 25 ikuslerentzat.

Bi urteko pandemiaren ondoren eta hainbat gizarte-etxetako gune seguruetan babestera behartuta egon ondoren, Off Lokal Gasteizko kaleetara itzuliko da.

Gure hiriko alde zaharra izango da Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian parte hartzeko Off Lokal-en aukeratutako proposamenen agertokia.

Hauek izango dira parte hartuko duten tokiko konpainiak eta artistak bere lanarekin batera:

  • Kolectivo Monstrenko , “Makina”
  • Parasite Kolektiboa, “Oracle Motel”
  • Carmen San Esteban, “Justicia”
  • Arrapala, "La vuelta a casa"
  • Pez Limbo, “Daisy Planet”
  • Amaia Garrosa, “TRANSIT.OS” .

Seguru harrituko gaituzten sei proposamen eszeniko, barre eginaraziko digutenak, negar eginaraziko digutenak eta pentsatzen jarriko gaituztenak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.