Zabalganan Z2 superetxadiaren proiektua gauzatzea

Zabalganeko supertxadiari buruzko txostena (pdf)

Superetxadia da hiriko espazio publikoa birdiseinatzeko oinarrizko pieza, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planak ezarritakoari jarraituz. Auzoen barrualdea ibilgailuen trafikotik babestea da helburua. Nola? Abiadura nabarmen murriztuz (orduko 20 eta 10 kilometrora), trafikoa etenez eta kaleak oinezkoentzat utziz.

Zabalganerako proposatzen den esku-hartze eredua harago doa, hiriko bideen sarearen babesa —Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planean jasoa— hartu baita abiapuntutzat. Udalaren helburua da oinezkoen ibilbide horiek babestea. Hori dela eta, Ilustrazioaren eta Mediterraneoaren hiribide handietan berdegune berriak sortzea proposatzen da.

Ilustrazioaren hiribidea

Zabalganako Z2 superetxadia Zabalgana auzoan dago, Nazio Batuen eta Giza Eskubideen hiribideen artean mugatutako perimetroaren barruan. Superetxadi hori egituratzen duen ardatz nagusia Ilustrazioaren hiribidea da.

Jarduera hau Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.

Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.

Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).

Proiektuari buruzko informazioa

Prentsa-blogean argitaratutako oharrak

Irudiak

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72177720323474818(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.