Ikastaroa: Iniciación al anillamiento de aves

Noiz
Hasiera eguna: 2022/09/09, hasiera ordua: 16:00, amaiera eguna: 2022/09/11, amaiera ordua: 12:00
Deskribapena

Daniel Alonso eta Blanca Fernández Eslava – Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadiren Eraztuntze Bulegoak eskaintzen du prestakuntza-ikastaro hau, eraztuntze zientifikoa hegazti-faunari buruzko azterlanetarako oso tresna baliagarria dela erakusteko. Ikastaroa modu zientifikoan eraztundu nahi duten eta oraindik hegaztien identifikazioari buruzko gutxieneko ezaguerak ez dituzten pertsonei bideratuta dago, horretarako tresna espezifikoak zailtasunik gabe erabili ahal izateko. Ikastaroaren zati teorikoa bi egunetan banatuta egongo da, eta horietan, eraztuntzeari eta horretarako teknikei buruzko beharrezko ezaguerak irakatsiko dira, baita harrapatzeko metodoak instalatzeari buruzkoak ere; praktikaldi bat ere izango du ikastaroak, landa-eremuan.

Lekua: Ataria

Data: ostiraletik igandera, irailaren 9, 10 eta 11a

Ordutegia: ostiralean 16:00-19:30; larunbatean 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; igandean 8:00-12:00

Norentzat: 14 urtetik gorakoak

Leku-kopurua: 15

Izena ematea (ekainaren 27tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: gaztelania

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.