Bizikleta sarea hedapena

Proiektuak azken urteotan hirian ezarri den mugikortasun iraunkorreko planaren zati bat garatzen du, eta horrek lehentasuna ematen dio garraio kolektiboari, bizikletaz eta oinez ibiltzeari, errekuntzako ibilgailu pribatuaren aurretik. Hainbat esku-hartze proposatu dira, eta honako hauek daude martxan:

Bidegorri bat egiteko obrak Oto Hiribidean

Salburuako Superetxadiko bizikleta-konektibitatea hobetzeko obrak (bidegorria Iliada pasealekuan eta Salburuako Bulebarrean)

Bizikleta bideak Salburua bulebarrean eta Bruselas etorbidean (Ekialdeko zatia)

Bizikleta bidea eraikitzeko lanak Madril kalean

Valladolid kalean eta Londres hiribidean bizikleta bideak

Betoñuko industrialdea eta kirol-eremua lotzeko bizikleta-bideak egiteko obrak, Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan.

Jarduera hau Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan dago. Proiektu hau aukera paregabea da jauzi kualitatibo bat egiteko eta mugikortasun deskarbonizatu baterako trantsizioa nabarmen bizkortzeko, espazio publikoan pertsonak benetako protagonistak izan daitezen.

Aurreikusitako jarduerek esku-hartze mota ugari hartzen dituzte baitan, baina helburu komun batera bideratuta, eta, gainera, egoki koordinatu eta elkarren artean estuki lotutako jarduerak dira, horietako askok elkarren beharra baitute arrakasta izateko. Ildo horretan, proiektuak 10 jarduera biltzen ditu guztira, bat datozenak TMA/892/2021 aginduan jasotako 4 ardatzetatik 3kin eta 17 jarduketa-tipologietatik 7rekin.

Jarduera NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planan ardatzetan dago sartuta. Hain zuzen, hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 1. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun iraungarri, seguru eta konektatuaren talka-plana" (gaztelaniaz).

Irudiak

Seinaleztapena.

Madril kaleko bidegorria.

Informazio gehiago

Jarduketei buruzko prentsa-oharrak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.