Natur ibilbidea: Birdwatching in Salburua: Summer

Noiz
Eguna: 2022/09/11, hasiera ordua: 10:00, amaiera ordua: 11:30
Deskribapena

Brian Webster

Ingeleseko ikasleei eta naturazaleei dago zuzendua «Birdwatching in Salburua» jarduera (Hegaztiak behatzen, Salburuan), batez ere hegaztiei dagokienez hizkuntza hori hobeto menderatu nahi dutenei. Giro lasai eta ludikoan egingo da bisitaldia.

Uda da txoriak behatzeko urtarorik egokiena. Behatzaile ororen gozagarri dira sasoi horretako txorrotxioak eta araldiak eragiten dituen jokabideak. Ibilaldi honetan, Salburuko hezegunean barneratuko gara, hegazti horiek identifikatzeko eta haien formak, koloreak, kantuak, ohiturak eta abar izendatzeko erabiltzen diren ingelesezko terminoak jorratzera.

Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Lekua: Ataria

Data: irailaren 11a, igandea

Ordutegia: 10:00-11:30

Norentzat: 14 urtetik gorakoak

Partaide-kopurua: 15

Izena ematea (ekainaren 27tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: ingelesa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.