Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Zadorrako parkea
Zadorrako parkea
Aurkezpena | Nola iritsi | Planoa eta airetiko ikuspegiak | Gomendatutako ibilbideak | Zadorra ibaiaren ekosistema | Atxa-Landaberdeko tartea | Gamarrako tartea | Urarteko baratzeak | Egokitze lanak
Atxa-Landaberdeko tartea Ibaiondo auzoaren iparraldean dago, Zadorra ibaiaren ezkerraldean, Ihurre eta Gobeuren artean. Parkeak oinarri dituen muinoen toponimoetatik hartu du izena; Arabako Lautadako paisaian tipikoak diren tuparrizko muinoak dira horiek.
Inguru horretan Atxa herrixkako arkeologia aztarnategia dago. Toki hau II. Burdin Aroko herrixka indigena baten (K. a. IV. eta III. mendeak) eta erromatarren kanpamentu militar baten (K. o. I. mendea) kokalekua izan zen. Indusketa 1988an bukatu zuten.
Zerrenda itxura nabarmena du zati honek; 170.000 m2-ko azalera eta 1.170 m-ko luzera du. Duela gutxi arte leku hau kontrolik gabeko zabortegia izan da, eta legez kanpoko baratzeak jartzeko erabili izan da. Orain egin den ingurumen eta paisaia lehengoratzeari esker, ordea, gune horrek etorkizunean zein itxura izango duen ikus daiteke. Parkearen sarrera talaia zabal batean dago, zeinetatik ikuspegi ederra baita iparralderantz. Goialdeetako belardi eta pre-txilardiko eremuetatik behealdeetako baso misto eta erkameztietara igarotzeko aukera dago. Ibai aldera belardi natural batzuk egokitu dira bertan egoteko eta begiratzeko; dena den, Zadorra ibai osoan zehar ur-bazterra lehengoratu eta zaintzeari eman zaio lehentasuna.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.