Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Zadorrako parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Zadorrako parkea

Aurkezpena | Nola iritsi | Planoa eta airetiko ikuspegiak | Gomendatutako ibilbideak | Zadorra ibaiaren ekosistema | Atxa-Landaberdeko tartea | Gamarrako tartea | Urarteko baratzeak | Egokitze lanak

Tarte horrek 10 hektarea inguru du eta Alegría ibaiaren ibilbidearen jarraipena da. Oinezko eta txirrindularientzako 2.700 m bide du; hartara, lehendik dauden ibilbideei erantsita 4,5 km baino zertxobait gehiagoko bidea egin daiteke Salburutik Gamarraraino.

Zadorra ibaiaren egokitze integralerako proiektuaren lehen jardute-fasearen ondorioa da Gamarrako tartea. Funtsean helburu hauek ditu: batetik, ibaiaren egokitze hidraulikoa, aldian-aldian inguruari eragiten dioten uholdeak desagerrarazteko; bestetik, ubidearen zein ur-bazterren ingurumen lehengoratzea eta Eraztun Berdearen barruan sartzea. Gamarrako zubitik Gamarragutxi gainetik igarotzen den A-1 autobiaren zubiraino doa zati hori.

Proiektuaren hurrengo jardute-zatia Gamarratik Abetxukuraino doa. Zati horretan, ibaiaren ezkerraldean, ibai parke urbano bat dago, duela zenbait urte sortua; belardiez gain ezki, makal, sahats eta beste hostozabal batzuen basotxoek osatzen dute eta herritar ugarik jotzen du bertara.

Inguru hori Zadorrako parkearen lehen katenbegia da mendebaldetik eta Eraztun Berdearen barruan sartua da jadanik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.