Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
Historia
Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria
Tokia
Olarizu balio historiko eta kultural handiko eremua da. Olarizuko muinoaren hego-ekialdeko magalean, antzinako herrixka harresitu baten arrastoak daude. Kutzemendiko kastroa (edo Olarizukoa) esaten zaio, eta K.a. II. eta III. mendeetakoa da.
XIV. mendean biztanlerik gabe geratu zen herrixka baten izena zen Olarizu. Jenderik gabe geratzean, haren lurrak Gasteizko hiriari gehitu zitzaizkion. XI. mendean, Hollarruizi izenarekin dokumentatu zen, eta XIII.ean Hollarruizu izenarekin. Aurrerago, XIX. mendean, Olharizu deiturarekin azaltzen da. Olarizuko Andre Mariaren ermitak, herrixkako parrokia zenak, XIX. mendearen hasierara arte iraun zuen zutik.
Olarizuko etxaldea da inguruko eraikin zibilik zaharrena. 1727an sortu zen, Gasteizko Udalak korta bat egitea erabaki zuenean, hiriko harategiak hornitzen zituzten eta Olarizuko etxaldeko zelaietan larratzen ziren aziendak biltzeko. Etxeak jatorrizko erabilera galdu zuenean, biltegitzat erabili zuten hainbat hamarkadatan, eta, urteen poderioz, hondatu egin zen guztiz. 1987. urtean, zaharberritzeko lanei ekin zitzaien. Gaur egun, lorategi botanikoko bisitarien egoitza da.
Bertako erromeria herrikoiagatik ere bada Olarizu ezaguna. Iraileko Ama Birjinaren egunaren hurrengo astelehenean egiten da, eta jende asko igotzen da Olarizuko muinora. Erromeria hori XIX. mendearen erdialdeko dokumentuetan jaso zen lehen aldiz. Egun horretan bertan, udalbatza udalerriko mugarriak bisitatzera joaten da, lasterkako ehiztari nagusiaren zereginetan alkatea buru duela. Ekitaldi hori 1590. urtean jasota ageri da jada.
Lorategi botanikoaren historia
XX. mendearen amaierakoa da Gasteizen lorategi botaniko bat sortzeko ideia. Hala ere, mende honen hasieran hasi zen CEA Olarizuko lorategi botanikoa sortzeko proposamenean lan egiten, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHUren) aholkularitza zientifikoa zuela.
Hasiera-hasieratik, Eraztun Berdeko funtsezko pieza izateko pentsatu zen. Funtzio anitzeko gune gisa irudikatu zen, parke publikoa izateaz eta hezkuntzarako eta dibulgaziorako bilduma botanikoak edukitzeaz gain, ikerketa- eta kontserbazio-lanak egiteko gai izango zena; hots, XXI. mendeko lorategi botanikoek dituzten funtzio guztiak beteko zituen.
CEAk, EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko Botanika atalak eta Arabako Natura Zientzien Museoak egindako zenbait proiektu eta azterlanen bidez zehaztu ziren etorkizuneko lorategi botanikoa izango zenaren edukiak.
Lotutako informazioa
- Olarizuko lorategi botanikoa - Germoplasma bankua
- Olarizuko Lorategi botanikoa - Ikerketa
- Olarizuko lorategi botanikoa - Ibilbideak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Hezkuntza
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa
- Olarizuko lorategi botanikoa - Landare erabilgarrien lorategia
- Jardín Botánico de Olarizu - Arboreto - Bosques y matorrales mediterráneos
- Olarizuko lorategi botanikoa - Dehesa eta muinoa
- Olarizuko lorategi botanikoa - Espazioak eta bildumak
- Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa - Goi-mendiko baso eta sastrakadiak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa - Baso borealak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa - Baso epelak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa - Baso epel submediterraneoak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa - Mediterraneoko basoak eta sastrakadiak
- Olarizuko lorategi botanikoa - Galeria
- Olarizuko lorategi botanikoa - Informazio praktikoa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Ingurumena eta iraunkortasuna › Ingurumen obra eta proiektuak › Página web: Jardín Botánico de Olarizu - Historia
Página web: Jardín Botánico de Olarizu - Historia
-
Es una vergüenza que no esté más protegido y más excavado el conjunto histórico. Me gustaría saber el motivo.
javier yrazu
2019/05/06 21:48:13
-
Agradecemos que haya incluido su opinión en el Buzón ciudadano. Su comentario será tenido en cuenta para mejorar los servicios que el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz presta a la ciudadanía.
Udala 2019/05/08 11:11:31