Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Arboretoa

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria

Olarizuko lorategi botanikoko landare bizien bilduma nagusia eskaintzen du arboretoak, 30 hektareako azaleran. Europako baso-landarediaren lagin oso eta ordenatu horretan, 500etik gora espezie daude zuhaitzetan, zuhaixketan, sastraketan eta landare igokarietan.

Hiru maila daude: eremuak, formazioak eta bildumak. Lehen mailan, 5 eremu ditugu, kontinenteko 5 bioma(Beste leiho batean irekiko da) handien erakusgarri. Tundra artikoa da falta den bakarra, tundran ez baitago baso-formaziorik.

Bigarren mailan, eremu edo bioma bakoitzak dituen baso-formazioak daude ordezkatuta. 29 baso-formazio dira guztira, espezie nagusiaren edo nagusien bidez —artelatz-basoak, miter-basoak, hariztiak, izeidiak…— bereiziak eta izendatuak.

Hirugarren maila zehatzena da. 144 bildumatan, formazio bakoitzaren aldagai geografikoak islatzen dira; izan ere, formazio bakoitzaren espezie-osaera ezberdina da geografia-eremuaren, altitudearen edo habitataren arabera. Bilduma guztietan espezie-konbinazio bera dago, baso naturalen proportzio eta banaketa espazial berean. Bestalde, garaiera ezberdinetako landareak daude, adinen araberako banaketa naturala irudikatzeko.

Plano del JBO 2021

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.