TUVISAk flota berritu du

" "

TUVISAk mende erdia bete duen urtean flota berritu du hamar autobus artikulatu berriak martxan jarrita. Autobusen modeloa Mercedes Citaro Euro6 da, eta 128 bidaiari hartzeko lekua daukate, horietako 48 jarrita. abarmentzekoa da autobusetako kanpoaldeko diseinu berriak erakusten duen kolore berdea, "Green Capital" titulua identifikatzen duen markarena delako.

Nabarmentzekoa da autobusetako kanpoaldeko diseinu berriak erakusten duen kolore berdea, "Green Capital" titulua identifikatzen duen markarena delako.

Ibilgailu berriek aurkezten dituzten berrikuntzaren artean azpimarratzekoa da iraunkortasunaren eta ekologiaren alde egindako apustua, berreskurapen-modulua sartuta, sistema horrekin karbono dioxidoak atmosferarako emisioak murriztuta. Kutsadura akustikoa ere arindu egingo da.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157681055169764(Beste leiho batean irekiko da)

Gizarte iraunkortasuna

Arrapala bikoitza: Iilgailuek arrapala elektrikoa dute eta horren gainean eskuzko arrapala mekanikoa. Modu horretan gurpil-aulkiko bidaiarien irisgarritasuna bermatuta dago, une jakin batean gailu automatikoa ibiliko ez balitz ere.

Mugikortasun Murriztuko Pertsonentzat: Bi lekutik hirura gehitu dira gurpil-aulkietarako espazioak. Gainera, 4 besaulki izango dira mugikortasun murriztuko pertsonentzat bereziki.

Kneeling gailu: Autobusek Kneeling gailu hidrauliko edo pneumatikoaz hornituta daude, eta berari esker autobusa albo batera belaunikatu egin daiteke eta modu horretan sarbidea erraztu.

Iraunkortasun ekologikoa

Berreskuratze-modulua: Galgatzerakoan edo aldapan behera gidatzerakoan sortutako energia berreskuratu egiten da.

Eco driver Feedback: Gidariaren pantailan agertzen den adierazle bat da, martxaren eraginkortasunari buruz, eta helburu ditu gidaritza lanean duen jokabideari dagokionez gidaria sentsibilizatzea, kontsumoa eta desgastea murriztea, eta gidaritza ekologikoaren bitartez ingurumen-inpaktua hobetzea.

Euro VI: Ibilgailuen motorrak sistemarekin isurketen balioetan % 80rainoko murrizketak lortu izan dira NOxetan eta % 66 partikuletan.

Segurtasunean eta erosotasunean hobekuntzak

OTTO laguntza: OTTO gerrialdeko bermea ezarri da, eta hala, zutik joateko bidaiarien kopurua handitu egiten da, erosoago joan daitezen.

USB: Gurpil-aulkien eremu bakoitzean USB entxufe bikoitza ezarri da

Kamarak: Ateetako ikuspena duten barne-kontroleko kamerak / bideoz grabatzeko kamerak

Kaiola: Fardelak jartzeko bi pisuko kaiola ezarri da.

Gidaritza-postuko jarlekua: Ekintza bandalikoen aurkako itxitura eta jarlekua berogarria, hotzik ez izateko eta izerdia ere kendu egiten duela bero handia egiten duenean.

Multimedia ekipoak: Ibilgailu berrietan multimediako informazio-sistemak ezarri dira, eta barneko pantailen bitartez hainbat informazio eskaini ahal dira bidaiariei: TUVISAko berariazko informazioa, hurrengo geltokiko azalpenak eta arrapalaren zabaltzea...

pdf Hobekuntzari buruzko informazio gehiago

" "

"  "

" "

" "

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: