Olarizuko lorategi botanikoko aintziraren inguruko lanak
Dosierra: 2019/CO_AOBR/0005
Egoera: amaituta.
Proiektuaren aurrekontua: 89.263,52 € (BEZ barne)
Gauzatzeko epea: 2020(07/21 – 2020/10/01
Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Lanaren deskribapena
Jarduketaren helburua da Olarizuko Lorategi Botanikoaren ikuspena handitzea eta paisaiaren aldetik kualifikatzea. Planteatzen den proiektua aintziraren, Jauregien Zelaiaren eta Begiratokiaren inguruan aurreikusitako jarduketa multzo baten parte da. Lorategirako sarbide berri bat sortu nahi da Campo de los Palaciosen dagoen baserritik, laster eraitsiko dena, etorkizunean lorategi itxi bihurtzeko. Handik, Botanikoaren ibilbide zirkular egituratzailearekin lotuko da, aintzirarako bide berri batekin. Bidea baso gune baten ondotik igaroko da. Bide horrek lakua zeharkatuko du, pasabide bat eraikitzeari esker.
Irudiak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.