Emozio lantegi, Senidegune eta Jardunbide egokiei buruzko lantegietako plaza libreetan izena emateko epea irekita dago

2019ko abenduaren 13an

Izena eman nahi duenak, Udalaren webgunean, herritarren arreta-bulegoetan zein 010 telefono-zenbakira deituta egin dezake.

EMOZIO LANTEGIAK

Familia lantegia: emozioak lantzen

6tik 8ra urte biterteko haurrak dituzten familiei zuzentzen zaie 5 saioz osatutako lantegi hau. Seme-alabei beren emozioak nola identifikatu, ezagutu eta erabili irakasten lagunduko zaie gurasoei, metodología aktiboa eta parte hartzeko bitarte. Familiako kideek emozioak partekatzeko gunea izango da: emozioak azaltzea sustatu eta erraztuko duten jarduera parte hartzekoen bitartez, guraso eta seme-alaben arteko harreman eta komunikazio egoki baten lorpena sustatuko da. Adin txikikoaren izena eman behar da.

Lekua: Ibaiondo Gizarte Etxea.

Nire emozioak nola bideratu

Lantegia 6 eta 8, 8 eta 12, eta 13tik 16ra urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie; metodologia dinamiko, ludiko eta sortzaile baten bidez, emozioak identifikatzen dira (amorrua, beldurra, antsietatea,ea.), horiek egoki kudeatzeko lehenengo urratsa baita. Haurrei eta nerabeei emozio horiek bideratzen laguntzen dieten tresnak eman nahi zaizkie, emozio horiekera positiboan adieraztea eta agerraraztea lor dezaten.

Lekua: Hegoalde, Lakua eta Salburua Gizarte Etxea.

EMOZIOAK ETA MINDFULNESS FAMILIA GIROAN

Guraso eta 3 eta 5 urte bitarteko seme-alabei zuzenduriko familia-lantegia.Familian jasotzen dute umeek lehen heziketa emozionala. Hori dela eta, lantegiaren helburua da gurasoei laguntzea, seme-alabei beren emozioak nolaidentifikatu, ezagutu eta erabili irakasterik izan dezaten. Familiarentzako espazioa eskaini nahi da, uneari, pentsamenduei, gorputzaren sentsazioei, e.a., arreta emanez eta horietaz jabetuz emozioak ezagutzen, onartzen eta kudeatzen errazteko eta hori dena integratzeko.

Lekua: Zabalgana eta salburua Gizarte Etxea

SENIDEGUNE

Senidegune "Familientzako gunea"

3 urte bitarteko haurren gurasoei hezteko zereginean laguntzeko programa. Bilobak zaintzen dituzten aitona-amonei eta haurdun dauden emakume zein haien bikotekideei ere zuzentzen zaie. Saioetan zaintzaileek eta haurrek batera hartzen dute parte. Alderdi teorikoak zein praktikoak lantzen dira.

Lekua: Ibaiondo, El Pilar, Zabalgana eta Salburua Gizarte Etxea. CEIP Lakuabizkarra, Salburuako eta Zabalganako Osasun Zentroa

JARDUNBIDE EGOKIEI BURUZKO LANTEGIAK

Atxikimendu segurua sustatzeko lantegia

Lantegi praktiko hau zuzentzen zaie, batetik, 0 eta 2 urte bitarteko dituzten gurasoei eta beren seme-alabei, eta bestetik, haurdun dauden emakumeei eta beren bikotekideei. Atxikimenduaren kontzeptua azaldu eta seme-alabekiko atxikimendu egokia garatzeko jarraibideak eta orientabideak emango dira bertan. Lantegiak formatu ludikoa du; esate baterako, atxikimendua lantzeko masajea baliatuko da.

Lekua: Salburua Gizarte Etxea

Nerabezaroa: gurasoak ahaldunduz

Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzako jarduera, nerabezarora modu positiboan hurbiltzeko eta bizitzako garai horretan familia barruan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko tresnez hornitzeko.

Lekua : Ibaiondo eta Salburua Gizarte Etxea

Pazientziaren giharra entrenatzen

Gurasoei zuzendutako jarduera, seme-alaben heziketan autokontrolaz eta pazientziaz jokatzeko tresnak eskuratu ditzaten, gurasotasun positiboa eta lotura estuak sustatuz.

Lekua: Ariznabarra eta Zabalgana Gizarte Etxea

Maita nazazu 5 zentzumenekin

Lantegi praktikoa, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako, bost zentzumenekin jolastuz umeak estimulatzeko. Esperientzia bat partekatzeko gunea da, non lotura afektiboak sendotu egingo diren, zentzumenen eta horien bitartez atzemandakoaren bitartez.

Lekua: Aldabe eta Zabalgana Gizarte Etxea

Txikientzako erresilientzia

7 eta 9 urte bitarteko zein 10 eta 12 urte bitarteko umeentzako lantegi aktiboa, erresilientziaren kontzeptua era ludiko, artistiko eta sortzaileanjorratzeko, egoera zailei aurre egiteko baliabide pertsonalak gara ditzaten. Haien ahalmenak indartzea, harremanetarako gaitasunak eta autoestimua sustatzea eta adimen emozionala garatzea da helburua. Erresilientzia bizitzako ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna da, horiek gainditu eta indartuta ere ateratzeko gaitasuna.

Lekua: Hegoalde Gizarte Etxea

Autozainketa eta indarkeriarik gabeko komunikazioa

Helduentzako lantegia. Indarkeriarik gabeko komunikazioa begirunez hitz egin eta entzutean datza, tonu berean eta maila berean, ika-mikak eta gaizkiulertuak sortzea eragotziz. Indarkeriarik gabeko komunikazioak xede hauek ditu: harreman pertsonal asebetegarriak sortzea, errespetuan, errukian eta lankidetzan oinarrituak, entzute aktibo eta enpatikorako gaitasuna garatzea, baita ulermena ere, eta komunikazio positiboa sustatzenduten tresnak eta baliabideak ematea.

Lekua: Arana Gizarte Etxea

Bihotzez eta zentzuz hezten: konpromiso partekatuak

6 eta 11 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako jarduera, modu positiboan hezten, seme-alaben garapen-aldi bakoitzean haien beharrak ezagutzen eta guraso-esperientzia erabat bizitzen laguntzeko.

Lekua: Iparralde Gizarte Etxea

Erresilientzia: gure seme-alabei zailtasunak gainditzen lagundu

Gurasoentzako lantegia, erresilientzia zer den azaldu eta etxean seme-alabekin sustatzeko jarraibide, orientabide eta aholku praktikoak emateko. Erresilientzia bizitzako ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna da, horiek gainditu eta indartuta ere ateratzeko gaitasuna.

Lekua: Hegoalde Gizarte Etxea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: