Haurrek parte hartzeko zenbait kontseilutako neska-mutilek esperientziak partekatu dituzte, eta iritzia emateko eta entzunak izateko eskubidea aldarrikatu dute

2019ko abenduaren 13an

Abenduaren 11n, Haurrek Parte Hartzeko Euskadiko Kontseiluen I. Topaketa egin zen Gasteizen, Gasteizko Udalak eta UNICEF Euskal Herriak antolatuta.

foto grupo encuentro

Topaketan 100 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. Horien artean, Bilbo, Ortuella, Gasteiz eta Leioako haurrek parte hartzeko kontseiluetako neska-mutilak eta Barakaldo, Bilbo, Ermua, Irun, Leioa, Madril, Arrasate, Ortuella, Pasaia, Sopuerta eta Gasteizko udaletako teknikariak eta politikoak, baita beste entitate batzuetako ordezkariak ere: Gipuzkoako Foru Aldundia, Haurren Hirien Sarea, Eusko Jaurlaritza, Ingurugelak, Berritzegune Nagusia eta UNICEF.

foto encuentro niños y niñas

Topaketan oinarriak ezarri nahi ziren haur eta nerabeak eragiten dieten gaietan parte hartzeko eskubideaz baliatu daitezen. Orobat, autonomia erkidegoko partaidetza kontseiluen esperientziak trukatu nahi ziren, baita profesional eta dinamizatzaileen artean ere, eta lanerako oinarrizko agiri bat taxutu, haurren partaidetzari jarraitutasuna emateko tresna gisa.

foto encuentro adultos

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: