Familientzako jarduera: Hezeguneko biztanle sekretuak

Noiz
Eguna: 2020/03/14, hasiera ordua: 11:30, amaiera ordua: 12:30
Deskribapena

Zure ustez, bizi daiteke intsektu heldu bat hegoak uretan dituela? Entzun al duzu inoiz ur-arkakusoen berri? Galdera horien eta beste askoren erantzunak emango dizkizute lantegian, horren helburua uretako izaki txikiek kate trofikoan duten garrantziaz eta ingurumen bioadierazle gisa duten egitekoaz ohartaraztea baita.

Espezie baten presentzia/absentziak, edo banakoen kopuruak, hezegune bateko ibai ekosistemaren bizi-baldintzen berri ematen digu. Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu.

Lekua: Ataria

Data: martxoaren 14a, larunbata

Ordutegia: 11:30-12:30

Norentzat: 5 eta 10 urte bitarteko haurrak

Izena ematea (abenduaren 26tik aurrera): udal webgunean

Hizkuntza: ele bietan

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: