Udaleko hezkuntza jarduerak - Ez diezazutela etxean ez kalean iruzur egin eta lapurtu

Babesa eta segurtasuna

2024-20225 ikasturtea/ Gaia: Babesa eta segurtasuna

Izen-ematea:gestion1.policia@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora mezu bat bidalita.

Azalpena

Kalean eta etxeko lapurretak saihesteko teknikak ezagutu nahi dituzten adinekoei zuzendutako programa.

Balioak

Erantzukizuna eta gizalegezko jokamoldea.

Helburuak

  • Kaleko eta etxeetako lapurretak eragoztea.
  • Behar diren prebentzio neurriak hartzea iruzurrrak eta lapurretak saihesteko.
  • Adinekoak sentsibilizatzea, horrelako egoerak antzemanez gero polizia zerbitzuei lagun diezaieten.

Hartzaileak

  • Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturaletako adinekoak, Nekazaritza Eremua barne.
  • Gasteizko adinekoen beste elkarte sozio-kultural batzuetako kideak (Caritas, Mejora fundazioa eta abar).
  • Ahultasun edo ezintasun funtzional eta psikikoak dituzten pertsonak.

Antolamendua

  • Lekua: talde eskatzailearen lokala.
  • Egutegia: 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean.
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordu bat.
  • Materialak: inprimatua eta ikus-entzunezkoa.
  • Parte-hartzaile kopurua: mugarik ez.
  • Hizkuntza: gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: e-postaren bidez edo telefonoz jarri harremanetan.
  • Ordaintzekoa: doan.

Informazioa

Antolatzailea

Udaleko Herritarren Segurtasunaren Saila

Laguntzaileak

  • Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko Adinekoen Zerbitzua.
  • Caritas Diocesanas.
  • Mejora fundazioa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.