Udaleko hezkuntza jarduerak – Gasteiztxo - Eskolarako programak. Artium Museoa
2024-2025 ikasturtea| Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza.
Azalpena
Guztiontzako – ikasle, irakasle eta Museoko hezitzaileeentzako – elkarrizketa-gune bat sortzea da Artiumen eskolarako programen xedea. Hori abiapuntua hartuta eskolako curriculumaren edukiak, Museokoak eta geure esperientziatik jasotakoak landuko ditugu artearen bitartzez talde bakoitzari eta bere beharrei egokitutako prozesu batean.
Programa | Azalpena |
---|---|
Loturak | Ikasgelan edo etxetik lan egiteko bideo-tailerrak. |
Artium ibiltari | Programa hau bi saiotan gauzatzen da: lehenengoan, gu geu joaten gara ikastetxera (1 ordu), eta bigarrenean bisita-lantegi bat egiten da Artium Museoaren bertan. |
Altxorra bisita-lantegia | Artium Museoaren Bildumaren ondarearen aberastasuna esploratzeko hainbat edukirekin diseinatutako bisita. |
Loturak. Zinema eta arte garaikidea | Programa honek zinema eta arte garaikidea lotzen ditu, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat garrantzitsuak diren gai existentzialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoetari bide emateko. |
Arte, filosofia...eta bizitza. Bisita elkarrizketaduna | DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako bisita elkarrizketaduna. Bertan, filosofia ikasgaia museoko erakusketekin konektatzeko erabiliko da. |
Foruen plazatik Artium Museora. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea | Hiritik barrena ibilaldia egitea, hirigintzaren eta arkitekturaren ikuspegi kritikoa sustatzeko, arteak ematen dituen tresnak erabiliz. |
Bisita ezazu Museoa zure unibertsitate-taldearekin | Lehen hurbilketa praktikoa, lanean hastean Museoa nola erabili ikasteko. Irakasle Ikasketetako, Arte Ederretako, Artearen Historiako, Turismoko... ikasleentzat. |
Arte garaikidearen hastapena | Bisita elkarrizketadun honetan, hainbat irakasgairekin lotuko ditugu erakusketen edukiak, hala nola Filosofiarekin, Historiarekin edo Artearen Historiarekin |
Bisita museografikoa | Museoa ikuspegi museografiko batetik ezagutzeko aukera. Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleentzat. |
Gasteentzako lantegiak | Zenbaitetan, gehienetan larunbat arratsalde batean, Artium Museoak 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako tailerrak antolatzen ditu, artista ezberdinekin elkarlanean. Horietan, sormen-teknika desberdinekin esperimentatzen da, eta eragiten dieten eta kezkatzen dituzten gaiei buruz hitz egiten da. |
Balioak
anclaPrestakuntza, identitatea eta sormena
Helburuak
- anclaParte-hartzea eta talde-lana sustatzea.
- anclaBehaketa eta aurkikuntza lantzea, norberaren ikaskuntzaz jabetuz.
- anclaIkasleen artean ondare historiko-artistikoa baloratzeko eta errespetatzeko jarrerak sustatzea.
Hartzaileak
anclaHaur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Unibertsitatea
Antolamendua
- Lekua: anclaEskolako programak ikasgelan, museoan edo etxetik egiten dira.
- anclaGehieneko parte-hartzaile kopurua: 25 pertsona.
- Hizkuntza: euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa.
Parte hartzeko baldintzak
- Prezioa: hezkuntza-programa guztiak doakoak dira.
- Izena ematekop epea: 2024ko irailaren 2tik urriaren 10era.
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek, jarduera honetan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute
Informazioa
- Antolatzailea:Artium Museoa. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa. Hezkuntza Saila.
- Telefonoa: 945 209011 (anclagoizeko ordutegian)
- Harremanetarako: educacion@artium.eus
- Laguntzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Kultura eta Hezkuntza Saila. Vitoria-Gasteizko Udala.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.