Udal hezkuntza jarduerak - Zertan dabiltza nire seme-alabak Interneten?

Gaitasun pertsonaletan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

DBHko 1. eta 2. mailetan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Seme-alabek interneti ematen dioten erabilera aztertuko dute, izan ere beharrezkoa baita erabilera arduratsua sustatzeko eta zenbait arazo prebenitzeko, hala nola webgune eta eduki desegokietan sartzea. Hainbat kontzeptu landuko dira: adikzioak, influencerrak eta manipulazioa, esposizio pertsonala, aztarna digitala, ziberjazarpena, groominga eta sextinga.

Balioak

Ekitatea, segurtasuna eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Teknologiak seme-alaben garunean nola eragiten duen jakitea.
  • Gure seme-alabentzat teknologia berrietan eta interneten zer den erakargarri jakitea.
  • Gurasoak gaitzea teknologien erabilera arduratsuan hezi ditzaten.

Hartzaileak

DBHko 1. eta 2. mailetan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: bi orduko 3 saio.
  • Jantzi erosoak.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-20 pertsona.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
  • Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.