Udaleko hezkuntza jarduerak - Familia eredu berriak deskubritzen
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Irakasleei zuzendutako lantegi praktiko honetan, tresnak eman nahi zaizkie, ikasleei familia-dibertsitatea errespetuz eraikitzen laguntzeko, familia-egitura desberdinen erronkak eta indarguneak identifikatuz, guztiak kontuan hartuta eta baloratuak senti daitezen.
Balioak
Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.
Helburuak
- Egungo familia-aniztasuna ezagutzea, familia-estiloak normalizatuz.
- Ikasgeletan balia daitezkeen bizikidetzarako eta errespeturako tresnak ematea.
Hartzaileak
Irakasleak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 2 saio.
- Jantzi erosoak.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-18 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.