Udaleko hezkuntza jarduerak - Seme-alabei garapenean laguntzea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Seme-alaben garapen-prozesuan lagunduko zaie gurasoei, garapeneko alderdi guztiak ezagutzera emanda.
Balioak
Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.
Helburuak
- Haurren garapen-unearen mugarriei buruzko prestakuntza ematea gurasoei.
- Helduen bidelaguntza onaren garrantziaz kontzientziatzea: gehiegi estimulatu gabe heztea, etapak ez aurreratzea, garapen-erritmoak errespetatzea.
- Haur bakoitzaren erritmoak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea.
Hartzaileak
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 3 saio.
- Jantzi erosoak.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-18 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.