Udaleko hezkuntza jarduerak - Bizikidetza familia-mota desberdinekin

Gaitasun pertsonaletan heztea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Gurasoentzako lantegi praktiko honetan, elkarri eragiteko eta hausnartzeko guneak sortu nahi dira, familia-egituren erronkak eta indarguneak aztertzeko, gurasotasun positiboaren barruan kalitatezko hazkuntza oinarri hartuta.

Balioak

Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.

Helburuak

  • Egungo familia-aniztasuna ezagutzea, familia-estiloak normalizatuz.
  • Haurrentzako familia-giro egonkorrak eta fidagarriak sustatzea.

Hartzaileak

Gurasoak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: bi orduko 2 saio.
  • Jantzi erosoak.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-18 pertsona.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
  • Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa: 945-161379
  • Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.