Udaleko hezkuntza jarduerak - Nola eragiten dute pantailek gure seme-alabengan
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Bertan hausnarketa egingo da eta pantailek seme-alaben garunaren garapenean dituzten ondorioak ezagutuko dira. Haurrek bi urte bete arte pantailarik ez erabiltzea gomendatzen dute adituek, eta bi eta bost urte arteko haurrek egunean ordubete baino gutxiago erabiltzea, baina, hala ere, familia askok txupete digital gisa erabiltzen dituzte pantailak.
Balioak
Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.
Helburuak
- Pantailek haurren garunaren garapenean dituzten ondorioak ezagutzea.
- Pantailen ordez erabilgarri diren kalitateko alternatibak ezagutaraztea.
- Pantailen erabilera helduaren kontzientzia hartzea.
Hartzaileak
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 3 saio.
- Jantzi erosoak.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 18 - 20 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.