Udaleko hezkuntza jarduerak - Lehen mugikorraren erronka

Gaitasun pertsonaletan heztea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Bertan hausnarketa sustatzen da, seme edo alabari lehen telefono mugikorra emateari buruz (noiz, nola...), bai eta horrek dituen ondorioei buruz ere (erabilera, Interneten sartzeko aukera, arriskuak...).

Balioak

Ekitatea, segurtasuna eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Gurasoei hezkuntza-lanean laguntzeko zenbait teknika, estrategia eta tresna eskaintzea, hartara teknologien erabilera arduratsuan hezi daitezen.
  • Mugikorraren eta Interneten erabilera-arriskuak ezagutzea eta prebenitzea.
  • Pantailen erabilera helduaren kontzientzia hartzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan seme-alabak dituzten gurasoak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: bi orduko 3 saio.
  • Jantzi erosoak.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 18-20 pertsona.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
  • Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa: 945-161379
  • Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.