Udaleko hezkuntza jarduerak - Haurrek frustratu beharra ere badute

Gaitasun pertsonaletan heztea
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Afektua eta irmotasuna osagarriak izan daitezkeela erakutsiko da, biak baitira zutabe garrantzitsu hezkuntzarako. Familietan bateragarriak dira arauak, afektua eta irmotasuna.

Balioak

Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.

Helburuak

  • EZETZ esatearen eta mugak jartzearen beharraz kontzientziatzea.
  • Afektuaren eta arauen arteko orekaren garrantziaz kontzientziatzea.
  • Haserrea eta frustrazioa kudeatzeko estrategiak garatzea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoak.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko.
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: bi orduko 3 saio.
  • Jantzi erosoak.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-18 pertsona.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
  • Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa: 945-161379
  • Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.