Udaleko hezkuntza jarduerak - Bat gehiago etxean
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegi praktikoa. Familiara kide berri bat iristeak –lehen seme edo alaba, zein anaia edo arreba bat izan– aldaketa dakar familia-bizitzako alderdi guztietan: antolaketa, ordutegiak, rol eta erantzukizun berriak, lehentasunen berrantolaketa. Familiek trantsizio egokia egin behar dute, eta ikasi egin behar dute familiako guztien premiei erantzungo dien modu berri batean bizitzen.
Balioak
Ekitatea, erantzukizuna eta genero berdintasuna.
Helburuak
- Familia handitzeak kide guztientzat – bikotearentzat, anai-arrebentzat– dakarren aldaketaz jabetzea.
- Amatasunaren eta aitatasunaren inguruan sor daitezkeen emozioen errudun ez sentitzea.
- Norberaren eta bikotearen autozaintza sustatzea, eta horretarako tresnak eskaintzea.
Hartzaileak
Haur Hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoak.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: bi orduko 3 saio.
- Jantzi erosoak.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15-18 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
- Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 30ean amaituko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.