Udal Hezkuntza Jarduerak - Eduki desegokiekiko esposizio goiztiarra: nola identifikatu eta saihestu
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Zenbait datuk erakusten dutenez, pornografia edukiekiko esposizioa gero eta adin gutxiagorekin ematen da (8 eta 9 urterekin). Ohikoa da haurren mundu birtualean eduki oso sexualizatuekin topo egitea: bideo-jokoa, tiktok kontuak, youtubeko bideoak…
Tailer honen helburua irudi desegokiak (pornografia, adibidez) identifikatzeko behar diren trebetasunak sustatzea da. Saioen amaierarako, barne-iragazki propioen bidez plan eraginkor bat eskuratuko dute, bai eta estrategia praktiko batzuk ere, eduki hauekiko esposizioa ekiditeko lagungarriak izando direnak.
Balioak
Erantzukizuna, segurtasuna eta innobazioa.
Helburuak
Haurrei pornografiari buruzko hausnarketa eginaraztea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako ikasleria (4., 5. eta 6. mailak).
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordu bateko 3 saio.
- Materialak: jarduera egiteko gela, proiektagailua eta ordenagailua.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikasgela.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.
Informazioa
- Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
- Telefonoa: 945-161379
- Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.