Udal Hezkuntza Jarduerak - Pornografia sexu-hezkuntza gisa: jakin-minetik desinformaziora

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Elkarrizketa irekia ikus-entzunezko matarialarekin eta dinamika parte-hartzaileekin:

  • Pornografiaren kontsumoa nerabeen artean nola sozializatu den aztertuko drug, gaur egun haien eredu eta erreferente bihurtu delarik.
  • Pornografia modu kritikoan eta gogoetatsuan aztertuko dugu, honek transmititzen duen desinformazioa agerian utziz.
  • Garapenaren hainbat alderdietan, batez ere gazteenetan, pornografiak daukan eragin garratzitsuari buruz hausnartuko dugu.
  • Pornografiaren industriatik urruntzeko alternatibak eta estrategiak bilatuko ditugu.

Balioak

Erantzukizuna, segurtasuna eta innobazioa.

Helburuak

Nerabeei pornografiari buruzko hausnarketa eginaraztea.

Hartzaileak

Bigarren Hezkuntzako ikasleria (1., 2., 3. eta 4. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: ordu bateko 3 saio.
  • Materialak: jarduera egiteko gela, proiektagailua eta ordenagailua.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikasgela.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa: 945-161379
  • Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.