Udal Hezkuntza Jarduerak - Pornografia: analisia, eragina eta alternatibak

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Gaur egun, pornografia jakin-mina, egonezina eta desioa asetzeko ikaskuntza-eta erreferentzia-iturri bihurtu da.

Estereotipoz betetako praktika, joera, gorputz, bizipen, harreman eta imaginario sinboliko batzuk normalizatu eta naturalizatzen dira, sexualitatearen ikuspegi guztiz desitxuratua sortzen dutenak. Emakumea objektu bihurtzen duen sexualitateak jokabide bortitzak sustatzen ditu, asegabetasuna eta frustrazioa, konplexuak, antsietate-edota depresio-egoerak eragitzen ditu.

Tailerraren helburuak honakoak dira

  • Gazteei laguntzea pornografian agertzen diren estereotipoak, errealistak ez diren irudikapenak eta osasungarriak ez diren dinamikak identifikatzen laguntzea
  • Kontsumitzen ari diren materialak garapenean duen eraginari buruz hausnartzea
  • Pornografiaren kontsumoarekin lotutako eraginari buruzko hausnarketa kritikoa egitea
  • Kontsumoa uzteko alternatibak eskaintzea
  • Pornografiaren kontsumo problematikoa azaltzen duten prozesu neurobiologikoen  berri ematea.

Balioak

Erantzukizuna, segurtasuna eta innobazioa.

Helburuak

Nerabeei pornografiari buruzko hausnarketa eginaraztea.

Hartzaileak

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteko
  • Ordutegia: zehazteko.
  • Iraupena: ordu bateko 3 saio.
  • Materialak: jarduera egiteko gela, proiektagailua eta ordenagailua.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikasgela.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta seme-alaben maila eta jardueran parte hartuko duten pertsonen sexua ere.

Informazioa

  • Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
  • Telefonoa: 945-161379
  • Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.