Datu pertsonalak babestea - Udal langileen betebeharrak eta jarduteko jarraibideak

Hauexek dira udal langileen betebeharrak:

  • Informazioarekin lan egitean datuen segurtasunari buruzko araudia betetzea
  • Gure lana dela eta ezagutzen dugun edonolako datu pertsonal sekretupean gordetzea, baita Gasteizko Udalarekiko lan harremana bukatu dugunean ere.

Bi betebehar horiek zuzen bete daitezen hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Halaber, datu pertsonalak babesteko dekalogoa hartu behar dugu erreferentzia gisa. Datu pertsonalak babesteko dekalogoa (pdf).

Udal langileen jokabideak

  • Titularrak ez diren pertsonei daturik ez ematea.
  • Posta elektronikoan ezkutuko kopiaren aukera erabiltzea. Zifratze-mekanismoak eta pasahitzak ezartzea bereziki babestutako informazioa duten datuak bidaltzeko.
  • Ez erabili berehalako mezularitzako aplikaziorik. (Whatsapp motakoa).
  • Baimendutako hardware eta softwarea bakarrik erabiltzea.
  • Datuak, sare informatikoan gordetzea, segurtasun-kopia errazteko eta baimenik gabeko sarbideetatik babesteko.
  • Artxibategi eta biltegietan sartzeko giltzak zaindu
  • Datuak gordetzen dituzten bulego, areto eta armairuak itxi
  • Orrietan dauden agiriak leku seguruan gorde erabili behar ez direnean; bereziki, lanaldia amaitzean.
  • Datu pertsonalak dituzten orriak lekuz aldatu behar badira: beharrezko neurriak hartu baimenik gabeko inork eskuratu edo manipulatu ez ditzan eta inork edukia ikusterik izan ez dezan.
  • Egoitza aldatzea: modu ordenatuan egin; ez utzi informaziorik baimenik gabeko langileen eskura.
  • Ez utzi izaera pertsonaleko datuak dituzten agiriak fotokopiagailu, fax edo inprimagailuetan.
  • Halaber, lantokietako ekipo informatikoen pantailetan datu pertsonalak agertzen badira, ekidin datu horiek besteek ikusteko moduan izatea
  • Zaindu datu pertsonalen konfidentzialtasuna, mahaigain, erakusmahai edo bestelakoetan agiriak uztean.
  • Datu pertsonalak dituzten agiriak paperontzi edo edukiontzietara botatzeko, datuak ezin dira irakurtzeko edo errez berreskuratzeko moduan egon. Hori dela eta, agiri edo euskarri horiek suntsitu egin behar dira makina suntsitzaileak baliatuz.
  • Ekidin babestuak izan behar duten datuak web orrian edo iragarki tauletan jartzea Jakinarazpen ofizialetan jarraitu ekintza administratiboak aldizkari ofizialetako eta iragarki tauletako iragarkien bidez jakinarazteko jarraibideak agirian xedatutakoari.
  • Datu pertsonalak gutun-azal itxian bidali.
  • Datu biltegietara egiten diren bisitak ikuskatu, eta sarrera eta irteera datak erregistratu. Bisitariek zehaztu eta baimendu diren xedeetarako bakarrik izango dute sarbidea. Erabili identifikazio neurriak (nortasun agiria, eranskailuak edo txartelak)
  • Izaera pertsonaleko datuen segurtasunari eragiten dieten gorabeheren berri eman saileko segurtasunerako arduradunari.

Gomendioak eta protokoloak

Zalantza edo kontsulta egin nahi izanez gero:

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: