Dirulaguntza honen helburua da gizarteratze eta laneratzeko ibilbide pilotuak egitea Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGG) eta/edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten pertsonekin, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Gasteizko kasuan, iraupen luzeko langabetuak iturgintzan, berokuntzan eta elektrizitatean trebatu dira, baita gaitasun digitalak eskuratzen ere, eta udal-lokalak hobetzeari eta birgaitzeari ekin diote. Pilotua amaitzean, I. mailako profesionaltasun-ziurtagiria jaso dute.
Hemen kokatzen da proiektu hau: 8. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Zaintza-lanen ekonomia berria eta enplegu-politikak" | (Beste leiho batean irekiko da)23. osagaia: "Lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusibo baterako politika publiko berriak" (gaztelaniaz).
Inbertsioa, milaka eurotan: 280.360,67 euro (BEZa barne).
Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 280.360,67 euro (BEZa barne).
Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala
Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Udalerri osoa
Kolektibo onuraduna: Gizartea oro har
Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 4, 8, 9, 10
EBren lehentasunak:
Onarpen data: 2022/10/20
10 pertsona prestatzea, orientatzea eta kontratatzea, udal-lokalak hobetu eta birgaitzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.