Liburutegietako funtsak hornitzeko eta/edo berritzeko dirulaguntzetarako laguntzak. Deialdia Eusko Jaurlaritzak abiarazi zuen, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, udalerrietako liburutegiei dirulaguntzak emateko eta 2022an paperezko liburuak erosteko.
Gasteizko Udalak jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa 46.540,00 €-koa da (3.580 € udal-sareko hamahiru liburutegietako bakoitzari).
Hemen kokatzen da proiektu hau: 9. palanka-politika: "Kultura eta kirol industrien sustapena" | 24. osagaia: "Kultur industriaren balioa handitzea".
Inbertsioa, milaka eurotan: 46.540 euro (BEZa barne).
Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 46.540 euro (BEZa barne).
Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala
Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Udalerri osoa
Kolektibo onuraduna: Gizartea oro har
Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 9, 10, 12, 16
EBren lehentasunak:
Onarpen data: 2022/12/20
Proiektuak 1 jarduketa hartzen du barne: Gasteizko liburutegi publikoetako funtsak berritzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.