Haur-eskola publikoetan izena ematea 2024-2025
Gasteizko haur-eskola publikoetako batean izena eman nahi baduzu, Udalaren bidez egin behar duzu, bai Udal Eskoletarako, bai Haurreskolak Partzuergoko eskoletarako.
Orrialdearen aurkibidea
- Nork eska dezake plaza
- Epe orokorra
- Ikasturtean zehar izena ematea
- Dokumentazioa
- Araudia
- Non eman izena
- Informazio gehiago
- Kontaktua
Nork
- Udal Haur Eskoletan, 2022, 2023 eta 2024an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.
- Haurreskolak Partzuergoko Eskoletan, 2022an eta 2023an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.
Haur eskolan hasteko 16 aste beteta izan behar dira.
Kontuan izan:
- Ezin izango dute izena eman gurasoak edo legezko tutoreak amatasun eta/edo aitatasun baimenak baliatzen ari diren urtebete baino gutxiagoko haurrek, baldin eta, eskolatzen hasten diren egunean, familiak (guraso bakarrekoa edo bi gurasokoa izan) 4 astetik gorako baimena hartzeke badu.
- Ezin izango dute izena eman adingabeko seme-alabak zaintzeko lan-eszedentzian dauden eta horregatik laguntza ekonomikoa jasotzen duten gurasoak edo legezko tutoreak dituzten haurrek, baldin eta haurra eskolatzen den lehen hilabetean ez badira lanera itzultzen edo ez bada laguntza amaitzen (kasu horretan, eskaera egin ahal izango dute).
Izena emateko epe orokorra
Izena emateko epe orokorra, eskolan irailean hasteko, 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 20ra izan zen. Ikusi onartuak eta itxaron-zerrenda.
Ikasturtean zehar izena ematea
Irailetik apirilera bitartean, eskaera egin daiteke hutsik dauden plazetarako:
Plazak hilero esleituko dira. Horretarako, prozedura honi jarraituko zaio:
Hilabete bakoitzeko 1etik 10era egin behar da eskaera (biak barne).
Hilaren 10etik aurrera aurkeztutako eskaerak hurrengo hilaren 1etik 10era bitartean aurkeztutakoekin batera izapidetuko dira. Izen ematea horrela egin daiteke:
- Herritarrei Laguntzeko Bulego batean, hitzordua eskatuz.
- Online.
Azken hiruhilekoa:
- Oro har, Udalaren Haur Eskoletan ez da hutsik geratutako lekurik eskainiko ikasturtearen azken hiruhilekoan.
- Oro har, Haurreskolak Partzuergoaren Haurreskoletan ezingo da ikasle berririk hasi ekainean eta uztailean.
Hilabete bakoitzeko 15etik 20ra. Plaza lortu duten familiei bakarrik deituko zaie telefonoz.
Plaza esleitu eta hurrengo hilabeteko lehen eskola-egunean hasi behar da umea eskolan.
Adibidez: eskolan abenduan hasi nahi baduzue, eskaera azaroaren 1etik 10era arte egin beharko duzue. Azaroaren 15etik 20ra bitartean deituko zaizue telefonoz, abenduaren lehenengo eskola-egunean hasteko eskolan.
Izena emateko derrigorrezko dokumentazioa
Eskabide orria, beteta eta sinatuta:
(Eskabide orria aurrez aurreko izen-emateetan eman behar da; online egindako izen-emateetan, ez).
Familiari buruzko agiriak (agiri bakarra aurkeztu behar da, inguruabarren arabera):
- Familia-liburuaren fotokopia edo haurra Erregistro Zibilean inskribatzearen fotokopia.
- Legezko tutorearen edo tutoreen kasuan, epaiaren fotokopia edo horri dagokion ziurtagiri ofiziala.
- Familia-harreraren kasuan, haurra egoera horretan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Adopzio prozesuan dauden haurren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
Gurasoen edo legezko tutoreen lan-egoerari buruzkoa:
- Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kotizatzen duten pertsonen kasuan: Lan-bizitzari ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzak emana.
- Gizarte Segurantzan alta emanda ez dauden pertsonen kasuan: beste erregimen edo mutualitate batean alta ematearen ziurtagiria.
- Behin betiko ezintasun iraunkor absolutua duten pertsonen kasuan: hori frogatzen duen Gizarte Segurantzaren ebazpenaren kopia.
- Egun horretaraino lanik egin ez duten pertsonen kasuan: Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratua, lan-bizitzarik ez duela egiaztatzen duena.
Seme-alaba adingabeak zaintzeko lan-eszedentziari buruzkoa (bakarrik egoera horretan dauden pertsonak):
- Enpresaren ziurtagiria, itzultzeko data adierazten duena. Aldi baterako etete-egoera berezia parekatu egingo da adingabeak zaintzeko lan-eszedentziarekin; halako kasuetan beharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea, egoera horren amaiera-data jasotzen duena.
Eskaera ez da izapidetuko baldin eta eskatzailea seme-alaba adingabeak zaintzeko lan-eszedentzian badago eta, aldi berean, horregatik laguntza ekonomikoak jasotzen baditu, non eta laguntza horiek ez diren haurraren eskolatzearen lehen hilabetean amaitzen. Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu laguntza horiek jasotzeari buruzko datuak, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunari kontsulta eginez, non berariazko baimenik ez dagoen Datu pertsonalak egiaztatu eta kontsultatzeari buruzko informazioan
Amatasun- eta aitatasun-baimenei buruzko dokumentazioa (eskolan hasteko eguna urtebete baino gutxiago duten ikasleen familiek bakarrik):
- Amatasun- eta aitatasun-baimenei buruzko Gizarte Segurantzaren ebazpena. Guraso edo legezko tutore bien baimen-aste guztiak justifikatu beharko dira (edo pertsona bakarra guraso bakarreko familien kasuan).
- Gizarte Segurantzaren ebazpenean baimen-aste guztiak agertzen ez badira, gainerako asteetan agertzen den enpresa-ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
Eskabidea ez da izapidetuko baldin eta, eskolatzea hasten den egunean, familiak (guraso bakarrekoa edo bi gurasokoa izan) 4 aste baino gehiagoko baimena badu hartzeko.
Amatasun- eta/edo aitatasun-baimena lanaldi partzialean hartzen bada, eskaera izapidetuko da, betiere hartutako asteak eta hartzeko daudenak justifikatzen badira.
Borondatezko agiriak, baremoko puntuak lortzeko
Baremoaren arabera, eskabide bakoitzari puntu batzuk ematen zaizkio. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da:
A) Familia-unitatearen 2022ko errenta
(Zerga-oinarri orokorrak + aurrezkiaren zerga-oinarriak):
- 14.000,00 € edo gutxiago: 2 puntu.
- 14.000,010€-tik 42.000 €-ra: 1,5 puntu.
- 42.000,01 €-tik 70.000 €-ra: puntu bat.
- Eskaera egin duen haurraz gain, adin txikiko beste seme edo alaba bat badago, horietako bakoitzeko: 0,25 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 4 puntu.
Beharrezkoa den dokumentazioa
- Aurkeztu behar duzue familia-unitateko kide guztien 2022ko errenta-aitorpena.
- Araban aurkeztu baduzue eta baimena sinatuz gero, Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du.
- Zergak Araban ordaindu ez badituzue edo ofizioz egiaztatzeko baimenik ematen ez badiguzue, 2022ko errenta-aitorpenaren fotokopia erantsi beharko diozue izen-emate eskaerari.
- 2021eko errenta-aitorpena egin ez baduzue, 2022ko diru-sarreren egiaztagiria. Izen-emate eskaerarekin batera aurkeztuko da.
Daturik ez badago edo datuak zehatzak ez badira, zero puntu emango zaio errenta atalari.
B) Helbidea edo lantokia (bata edo bestea)
- Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta badago eta haren helbidea bat badator gutxienez amaren, aitaren edota tutoreetako baten helbidearekin: 5 puntu.
- Haurra haur-eskola publikorik ez duen udalerri batean erroldatuta badago eta haur-eskola publikoa duen udalerririk hurbilena Vitoria-Gasteiz bada: 5 puntu.
- Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta ez badago, baina amak, aitak edota legezko tutoreak Vitoria-Gasteizko udalerrian lan egiten badu: 3 puntu.
- Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako eskolan lan egiten duenean: 7.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 7 puntu.
Beharrezkoa den dokumentazioa
- Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu haurraren eta familia-unitatearen erroldatze-datuak, Vitoria-Gasteizen.
- Haur-eskola publikorik ez duen udalerri batean erroldatuta dauden eta haur-eskola publikoa duen udalerri hurbilena Vitoria-Gasteiz duten ikasleen kasuan, errolda-agiria.
- Haurra ez badago Vitoria-Gasteizen erroldatuta, baina zuen lanpostua Vitoria-Gasteizen baduzue, lanpostuaren helbidea zehaztuko duen enpresaren ziurtagiria aurkeztu behar duzue. Norberaren kontura lan egiten duzuen langileak bazarete, Ekonomia Jardueren Zergako altari dagokion agiria aurkeztu behar duzue.
- Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du eskolan amak, aitak edo legezko tutoreak lan egiten duen.
C) Eskolan matrikulatutako anai-arrebak
- Anaia edo arreba bat, edo gehiago, matrikulatuta baldin daude eskatutako eskolan 2023-2024 ikasturtean, eta matrikulazioa berrituko badute 2024-2025 ikasturterako: 9 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 9 puntu.
Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du eskolan anai-arreba gehiago matrikulatuta dauden.
D) Familia ugariak edo guraso bakarrekoak
- Kategoria orokorreko familia ugarikoa izateagatik: puntu 1.
- Kategoria bereziko familia ugarikoa izateagatik: 1,5 puntu.
- Seme-alaba bat duen guraso bakarreko familia batekoa izateagatik: puntu 1.
- Bi seme-alaba edo gehiago dituen guraso bakarreko familia batekoa izateagatik: 1,5 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.
Beharrezko dokumentazioa
- Familia ugariaren izaera familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia bidez egiaztatuko da.
- Guraso bakarreko familiaren izaera honela egiaztatuko da:
- Familia-liburua (halakorik ezean, Erregistro Zibilean inskribatzea).
- Epaitegian berretsitako ebazpen judizial irmoaren, behin-behineko neurrien autoaren edo hitzarmen arautzailearen kopia.
E) Aniztasun funtzionala
%33ko edo maila horretatik gorako desgaitasun aitortua izateagatik:
- Eskaera egin duen haurrarena: 3 puntu.
- Amarena, aitarena, biena, edo legezko tutore batena edo biena, bai eta anai-arrebena ere: 2 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 3 puntu.
Beharrezkoa den dokumentazioa
Eskatzailearen, eta hala dagokionean, familia-unitateko pertsonen desgaitasun-mailaren ziurtagiria aurkeztu behar duzue, eskumena duen organismoak emana.
F) Lan-egoera
- Bi gurasoko familiak: bi gurasoek edo legezko tutoreek lan-merkatuan lan egiten dutenean: 5 puntu.
- Guraso bakarreko familiak: amak, aitak edo legezko tutoreak lan-merkatuan lan egiten duenean: 5 puntu.
- Bi gurasoko familiak: gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek lan-merkatuan lan egiten duenean eta bestea enplegu-bilaketa aktiboko egoeran edo ikasketa ofizialak egiten dagoenean (egiaztatu egin behar da): 2 puntu.
- Bi gurasoko familiak: bi gurasoak edo legezko tutoreak enplegu-bilaketa aktiboko egoeran edo ikasketa ofizialak egiten daudenean (egiaztatu egin behar da): 2 puntu.
- Guraso bakarreko familiak: ama, aita edo legezko tutorea enplegu-bilaketa aktiboan edo ikasketa ofizialak egiten ari denean (egiaztatu egin behar da): 2 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 5 puntu.
Daturik ez badago edo zehaztasunik ez badago, atal hau zero punturekin barematuko da.
Beharrezkoa den dokumentazioa
- Lan-merkatuan lanean arituz gero: familiaren lan-egoerari buruz aurkeztutako nahitaezko dokumentazioaren bidez justifikatuko da.
- Enplegu-bilaketa aktiboan egonez gero, Enplegu Bilaketa Aktiboaren (EBA) ziurtagiri eguneratua aurkeztu behar da, eta Hezkuntzako Udal Zerbitzuak ofizioz kontsultatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-bilaketa aktiboari buruzko datuak, non berariazko baimenik ez dagoen Datu pertsonalak egiaztatu eta kontsultatzeari buruzko informazioan
- Ikasketa ofizialak egiten arituz gero, ikasketa-ziurtagiria aurkeztu behar da.
- Adingabeak zaintzeko eszedentzian egonez gero: eskolan hasi eta, gehienez ere, hilabeteko epean hasi behar baduzue lanean lanpostuan, enpresan egiaztagiria aurkeztu beharko duzue, lanpostura noiz itzuli zareten adierazten duena.
- Aldi baterako etete-egoera berezian egonez gero: Egoera hori parekatu egingo da eszedentzia-egoeraren izaera bera izango du, eta Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko da, egoera horren amaiera-data jasotzen duena.
G) Genero-indarkeria
Haurra, ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima bada: 2 puntu.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: 2 puntu.
Beharrezkoa den dokumentazioa
Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan jasotako moduren batean egiaztatuko da.
H) Terrorismo-indarkeria
Haurra, ama, aita edo legezko tutorea terrorismo-indarkeriaren biktima bada: puntu 1.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: puntu 1.
Beharrezkoa den dokumentazioa
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren ebazpena, edo Estatuko Administrazioko edo beste autonomia-erkidego bateko erakunde eskudunaren ebazpena.
I) Harrera-familia
Eskaera egiten duen haurra harrera-familia batekin bizi bada: puntu 1.
Atal honetako gehieneko puntuazioa: puntu 1.
Beharrezkoa den dokumentazioa
Dagokion Foru Aldundian gizarte-politiken arloan eskumena duen Sailaren ziurtagiria.
Berdinketak hausteko irizpideak
Berdinketaren bat gertatzen bada, aurreko irizpideetan lortutako puntuazio handienaren arabera erabakiko da, puntuz puntu konparatuz, ondoren adierazten den ordenan.
- C atalean puntu gehien lortu dituztenak.
- B atalean puntu gehien lortu dituztenak.
- E atalean puntu gehien lortu dituztenak.
- D atalean puntu gehien lortu dituztenak.
- A atalean puntu gehien lortu dituztenak.
Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, ordena alfabetikoaren arabera hartuko da erabakia, Eusko Jaurlaritzak urtero ausaz xede horretarako erabakitzen duen letratik hasita.
Baremazio-prozeduraren ondoren, eskabideak ordenatuko ditugu, lortutako puntuazioaren arabera, eta eskatutako eskoletatik plaza hutsa dagoen lehenengoan esleituko diegu plaza.
Prezioa
- Udalaren Haur Eskolak doakoak dira, jantoki-zerbitzua izan ezik (08:00etatik 16:00etara); horren prezioa hilean 33,90 eurokoa da.
- Haurreskolak Partzuergoaren eskolak doakoak dira. Haurrek etxetik eraman behar dute janaria. Bestela, familiek catering-zerbitzua kontratatu dezakete elkarrekin.
Araudia
- Udal Haur Eskolen izen-emateri buruzko araudia, 2024-2025
- Haurreskolak Partzuergoan izen-emateari buruzko araudia 2024-2025
Informazio gehiago
- Haur Eskoletako izen-emateari buruzko liburuxka 2024-2025
- Ohiko galderak.
- Izen-emateari buruzko bideoa
- Haur-eskolen ordutegiak eta funtzionamendua ezagutzeko: vitoria-gasteiz.org/haureskolak
Kontaktua
Zalantzak baldin badituzu, joan Herritarrei Laguntzeko Bulego batera edo deitu 010 (edo 945 16 11 00) telefonora.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.