Gazte Hitzak literatura-lehiaketa 2026

Gazte Hitzak 2026

Lehiaketan baloratutako 180 kontakizunetatik, 12-30 urte bitarteko 132 gaztek "azala" gaiaren inguruan idatzitakoak, zortzi saritu eta beste lau aukeratu dira.

Epaimahaiak, Oihana Arana idazle eta bertsolariak eta Mikel Ayllon idazle eta antzerkigileak osatutakoak (ipuin sarituak hobetzeko mentore lanak ere egingo dituztenak), hainbat alderdi hartu ditu kontuan, hala nola kontakizunen kalitatea, gaiarekiko hurbilketa, zuzentasuna eta originaltasuna. Bere esanetan, "maila literarioa oso altua izan da eta, beraz, oso zaila izan da irabazleak aukeratzea. Nabari da Gasteizen literatur harrobi oso sendoa dagoela."

Katalogo ilustratua

Testu irabazleak eta epaimahaiak hautatutako beste kontakizun batzuk biltzen dira katalogo ilustratu honetan.

Letrak ID-ARTE Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Eskolako ikasleek egindako ilustrazioak lagunduta daude, era honetan gazteen eta diziplinen arteko zubiak eraikiz eta sendotuz.

Sari banaketa eta erakusketa ibiltaria

Maiatzaren 30ean sari banaketa ekitaldia egingo da Montehermoso Kulturunean eguerdiko 12:00etan.

Jarraian, saritutako eta hautatutako testuez eta ID Arteko ikasleen ilustrazioez osatutako erakusketa ibiltaria inauguratuko da LABE Gazte Laborategian. Ondoren, hainbat gizarte-etxetan barrena ibiliko da:

  • LABE: Maiatzaren 30etik ekainaren 26ra (asteazkenetik ostiralera irekitzen du soilik)
  • Ibaiondo: irailaren 14tik 27ra
  • El Pilar: irailaren 28tik urriaren 8ra
  • Iparralde: urriaren 9tik 22ra

Saritutako testuak

Nanoipuinak

107 egileren (batzuk bat baino gehiago bidali dituzte) 153 nanoipuin baloratu dira guztira. 12-15 urte bitartekoen kategorian 132 eta 16-18 urte bitartekoen kategorian 21.

Gaztelaniaz 103 idatzi dira eta euskaraz 50.

116 pertsonak hartu zuten parte, baina oinarrietan ezarritako baldintzak bete ez zituztenak lehiaketatik kanpo geratu ziren.

Lehenengo kategorian Nausika Iztueta, Pau Saurel eta bigarrenean Angela Silva eta Samia Boukhari Kebir dira saritutako nanoipuinen egileak.

Iztuetaren nanoipuinaren inguruan epaimahaiak bere "surrealismoa" azpimarratu du, "guztiz harrapatu gaitu. Horrelako pieza batek izan beharko lukeen dena du gure iritziz". Saurelenari dagokionez nabarmendu du "ametsak eta errealitatea azalak elkartzen dituela iradokitzen du, eta bikaina iruditu zaigu hori". Silvarenari buruz "aldi berean xaloa eta iradokitzailea" dela esan du, "Elkarrizketa arruntetan gai asko korapilatzen direla gogorarazten digulako saritu dugu". Azkenik, Boukhariren lanaren inguruan honakoa adierazi du: "Aurten ezarritako gaiari bete-betean erantzuten diola iruditzen zaigu, eta hori hain lerro gutxitan egitea ez da batere lan erraza".

12-15 urteko kategoria
  • Nausika Iztueta: Dena ilun zegoen. Ez nekien non nengoen, ez nekien nor nintzen. Nekien bakarra zen, ukitzen ari nintzen azala leuna eta iletsua zela. Eta tigre hark berehala irentsi ninduela.
  • Pau Saurel: Soñó que podía volar y la sensación del viento sobre su piel era tan real que al despertar no supo distinguir dónde terminaba el sueño y donde comenzaba la vida. Cerró los ojos y sonrió: quizá algún día lo lograría.
16-18 urteko kategoria
  • Ángela Silva: Aitite, estralurtarrek ez dute azalik? Zure besarkada sentitzea nahiko nuke, baina amak esaten du ezinezkoa dela, izarretan zaudela.
  • Samia Boukhari Kebir, “Marcas del silencio”: Me desperté y toqué mi piel. Cada cicatriz ardía, un alma atrapada. Susurraban secretos que ni yo recordaba…Hasta que comprendí que yo también era un alma arrebatada.
Ipuinak

27 jaso ziren, 18-24 urte bitarteko kategorian 13 eta bigarren kategorian (16-18 urte) 14. Horietatik hiru lehiaketatik kanpo geratu ziren baldintzak ez betetzeagatik.

Hizkuntzei dagokienez, 16 ipuin gaztelaniaz idatzi ziren eta 11 euskaraz.

Marlen Olaetxea Etxabek, Kimberly Sanchezek, Miren Uriarte Crespok eta Samuel Aguirre Ferreirak idatzi dituzte ipuin irabazleak. Azken biei Laboral Kutxa saria eman zaie.

Olaetxearen "Bizitzaren mihisea” ipuinari dagokionez, epaimahaiak nabarmendu du "tentsio narratiboari oso ondo eusten diola hasieratik bukaeraraino, eta baliabide literarioak ondo baino hobeto erabiltzen dituela ipuin iradokitzaile bat osatzeko". Sanchezenari dagokionez, "El matiz del alma" delakoa, "oso ondo egituratutako ipuina da eta deialdi honen gaia bikain islatu du narrazioan, gaurkotasun handiko gaia ekarrita ipuinaren lerroetara". Uriarte Cresporen "Azalberritzen" berriz, "ipuin lotsagabe eta bereziki originala da. Hizkuntzaren eta baliabide literarioen erabilera bikaina egiten du eta oso ondo islatu du lehiaketaren gaia". Aguirre Ferreiraren "Un cigarro y un beso" lanaren inguruan "naturaltasun handiko ipuina" dela azpimarratu du, "erritmo bizikoa eta zuzena. Hasieratik bukaerara harrapatzen zaitu istorioak

Hautatutako testuak

Alba González Plaza eta Endika Fernández Míguezen nanoipuinak eta Ane Urrestarazu Guridi eta Liam de Graaf Garcíaren "Kale gorrian" eta "Las 7 vidas del gato" ipuinak aukeratu dira, hurrenez hurren.

  • Alba González Plaza (12-15 urte): Jakin nahi nuke zer ezkutatzen duten erraldoiek beren azalaren azpian. Agian hor galtzen dute indarra eta handitasuna; agian hor ezkutatzen dute beldurra. Azpian ez dago altzairurik, baizik eta ixten ez diren orbainak. Erraldoiek laster ikasten dute tente ibiltzen, nahiz eta barrutik tolestu.
  • Endika Fernández Míguez (12-15 urte):El último humano murió en Marte. La IA que lo cuidaba aún conserva en su memoria subconsciente el recuerdo de una piel cálida. Desde entonces, repite como mantra: 'Buscar contacto”. Ensaya el tacto con la yema de sus dedos de metal, fríos e insensibles, sobre el polvo rojo del planeta.

Sariak

Irabazle guztiek hainbat sari jasoko dituzte

Nanoipuinen kasuan, 100 € eta 75 €-ko opari-txartela izango dute Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko. Ipuinek, berriz, 250 € eta 75 €-ko opari-txartela jasoko dute.

Gainera, saritutako ipuinen egileek euren lanak hobetzeko aukera izango dute Oihana Arana eta Mikel Ayllonen eskutik,4 mentoretza saioen bidez. Lehenengoa ostiral honetan bertan izango da. Guztira 10 orduko laguntza eta aholkularitza sortzailea izango dute bakoitzak.

Aurten, nobedade gisa, nanoipuinen irabazleek eta hautatutako kontakizunen egileek sormenezko idazketa lantegi batean parte hartuko dute maiatzaren hasieran, Itziar Uriarte idazle gasteiztar gaztearen eskutik, 2016an Gazte Hitzak saria irabazi zuena.

ID Arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako ikasleek saritutako eta hautatutako testu guztiak ilustratuko dituzte, eta testuak zein ilustrazioak katalogo baten parte izango dira.

Aurreko edizioak

2025eko edizioa

2025eko edizio honetan, eskatutako baldintzak betez, 88 nanoipuin sartu dira lehiaketan, 56 gaztelaniaz eta 32 euskaraz, eta 13 ipuin, 6 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.

Katalogoa

Katalogoan, lehiaketa irabazi duten nanoipuinak eta ipuinak aurkituko dituzu, ID-ARTE Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako ikasleek egindako ilustrazioez lagunduta.

Ikusi katalogoa

Galderarik?

Lehiaketa edo oinarriei buruzko edozein galdera argitzeko, idatz iezaguzu gaztehitzak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora, edota @sortzen_vg(Beste leiho batean irekiko da) eta @vgbiblio(Beste leiho batean irekiko da) Instagram kontuetara.

Sorkuntza gaztea

Gazte Hitzak Sortzen sorkuntza-programaren parte da.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: