Enredados 2020 deialdia

Proiektuen aurkezpena, ekainaren 22ra arte

2020ko maiatzaren 20an

enredados

Enred@dos” DEIALDIA. 2020

Gasteizko Nazioarteko 45. Antzerki Jaialdia Gasteizko Udalaren Antzoki Sarea - 2020

Oinarriak

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta zabaltzeko eta herritar orok horretaz gozatzeko aukera izan dezan.

Testuinguru horretan, Udalaren Antzoki Sareak, GASTEIZKO NAZIOARTEKO ANTZERKI JAIALDIAren bitartez, deialdi hau egiten du, honako helburu hauekin:

  1. Antzoki Sarean eta hiriko sorkuntza artistikoko beste espazio batzuetan publikoa batetik bestera mugitzea, Arte Eszenikoen geroko audientziak garatzen laguntzearren.
  2. Arte-lengoaien diziplinartekotasunaren balioa agerian jartzea, eta horiek aberasteko egitate eszeniko bihurtzea.
  3. Hiriko zenbait espaziotan sorkuntza- eta antzezpen-zirkuitu egonkorra osatzen laguntzea, eta horietan Nazioarteko Antzerki Jaialdiak presentzia izatea sustatzea.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie bertako artistei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten eta horiek herritarrengana hurbiltzen dituzten ekintzen bitartez.

Ikusi deialdiaren oinarriak pdf

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: