Bisita gidatuak Emakumeen Etxean

Bisita Emakumeen Etxea

Emakumeen Etxea ez da soilik hiriko beste espazio publiko bat: hemen, proiektuak sortzen dira, ideiak garatzen dira eta elkarrekin hausnartzen da feminismotik eta feminismorako bizitzeko. Hemen gauzak gertatzen dira.

Zer aurkituko duzu bisitan?

Ordubetez, gutxi gorabehera, Etxean ibiliko zara eta honako hauek ezagutuko dituzu:

Nola parte hartu

  • 5-20 pertsonako taldea osatu
  • Aukeratu ondo datorkizuen data eta ordua, 09:30etik 16:00etara
  • Idatz iezaguzu emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city helbidera, deitu 945 161 214 telefonora edo pasa zaitez Santa Maria kaleko 11. zenbakitik, 15 egun lehenago

Bisitak Etxearen eta bertako jendearen eguneroko jardueran eta kudeaketan eraginik ez dutenean antolatuko dira. Era berean, bisita hauek Emakumeen Etxearen proiektua ezagutzeko modu bat dira; ez dute prestakuntza-izaerarik, eta ez dira eztabaidarako gune bat ere.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.