Irakurketa Topaketa berria Luis Aranburun, literatura eta musika zaleentzat

2025eko urriaren 7an argitaratua

Luis Aramburu Udal Musika Eskolak, ikasturte honetako nobedade bezala, literatura eta musika zaleei irekitako Irakurketa Topaketa aurkezten du.

Jarduera Koruko Herasek koordinatuko du, eskolan piano irakasle eta literatura zale amorratua, eta bera arduratuko da saioak aurkezteaz eta dinamizatzeaz.

Proposamen honetarako aukeratutako liburuak gai musikalen ingurukoak dira, eta arreta handiz aukeratu dira hausnarketa, elkarrizketa eta irakurketaz gozatzea sustatzeko.

Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena atezaintzan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta jarduera 16 urtetik aurrera gomendatzen da.

Topaketen egutegia

  • 2025eko azaroaren 14an, 18:30ean: “Denboraren zarata” (Julian Barnes).
  • 2026ko urtarrilaren 30ean, 18:30ean: “Hirugarren Reich-aren aurka” (Kjell Espmark).
  • 2026ko martxoaren 18an, 19:00etan: “Biodiskografiak (Iban Zaldua)” Idazle gonbidatua.

Kartela archivo pdf

Luis Aramburu Udal Musika Eskolatik irakurketa, musika eta elkarrizketa uztartzen dituen ekimen berri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Irakurketak, musika eta elkarrizketa onak partekatzeko gogoz gaude zuen zain!

vitoria-gasteiz.org/luisaramburu

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.