Sexu-joera eta genero-identitatea - Argitalpenak eta ikus-entzunezko materiala

1. Hitzaldiak eta mintegiak

Jabetze Feministarako Eskolaren barruan programatutako hitzaldien grabazioak, sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzkoak.


Ikusi guztiak Youtuben(Beste leiho batean irekiko da)


2. Argitalpenak

Arnasbideak - Gasteizko LGTBI erresistentzien istorioak(pdf). Gasteiz da argitalpenaren protagonista direnen jaioterria edo harrera-herria, eta beren istorioek hiriaren, hiriko txoko etsaienen nahiz kaleetako arnasbideen kartografia marrazten lagunduko digute.

Una introducción para pensar la diversidad sexual (pdf). Oso diferentea da pentsatzea sexu- eta genero-aniztasuna estatikoa dela eta LGTBI pertsonekin bakarrik duela zerikusia, edo pentsatzea aldakorra dela eta herritar guztiak inplikatzen dituela. Ohar hauek Miquel Missé soziologoarenak dira.

Lesbianismo eta bisexualitatea: Pentsatu al duzue inoiz zergatik den “normala” –normatiboa– heterosexuala eta monosexuala izatea eta harreman monogamoak izatea?

Familia aniztasuna (pdf) eta Desio heterodisidenteak (pdf) irakurketa gidek hainbat publiko eta generotako funtsak eskaintzen dituzte; eskuragarri daude Udalaren Liburutegi Sarean.

Desirak plazara: Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa. Ikuspegi feminista eta intersekzionaletik abiatuta egin da ikerlana.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/sexu-genero-aniztasuna

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.