Open data Vitoria-Gasteiz - Zer dira datu irekiak?

Open data

Datu irekien kontzeptua -open data ingelesez- filosofia eta praktika bat da, zeinaren helburua baita datu-mota jakin batzuk mundu guztiarentzat eskuragarri egotea, egile-eskubide, patente edo bestelako kontrol-mekanismoen murrizketarik gabe.

Berariazko baimenik gabe eskuratu eta berrerabil daitezkeen datuak oro jotzen dira datu irekitzat. Nolanahi ere, nolabaiteko lizentzien bitartez kontrolatuta egon daitezke datuak berrerabiltzeko moduak.

Gasteizko Udalak uste du bere jardueraren baitan sortzen diren datuen erabilera mugatu edo murriztea guztien ongiaren kontra doala, informazio hori herritarren finantzaketari esker sortu edo lortua denez, eta, horrenbestez, haiena denez.

Datu irekien filosofia gobernu irekiaren kontzeptuaren parte da, eta administrazio publikoaren gardentasuna hobetzen lagundu dezakeen elementu bat, baita aberastasun-iturria ere, gizartearentzat. Izan ere, datu irekiak erabiltzearen helburu nagusia horixe baita, herritarrek, elkarteek eta enpresek balio erantsiko zerbitzu eta produktuak sortzea.

Datuak nola aurkitu

Udal-katalogoan datuak aurkitzeko, bilatzaile bat prestatu da, eta bilatu nahi duena idatz dezake bertan interesdun bakoitzak. Bilaketa horien emaitzak iragazi egin daitezke, hainbat kategoria eta etiketaren bitartez, baita datu horien formatuaren arabera ere.

Dataset edo datu-multzoetan ematen dira datuak, deskribatzaile- edo metadatu-sorta batekin eta horien artxiboekin edo banaketekin, zein baitira dataset horretan -formatuaren arabera- eskuragarri dauden fitxategiak.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: