Open Data Vitoria-Gasteiz - Baimenak eta erabilera-baldintzak

Open data

Baldintza orokorrak

Legezko ohar honek zehazten ditu Gasteizko Udalak sortutako informazioa berrerabiltzea arautzen duten baldintza orokorrak; oro har, Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeari jarraituko zaio. Webgune honetan Gasteizko Udalak argitaratzen dituen datu-multzoetara sartzeak Erabilera-baldintza hauek onartzea dakar berekin. Erabilera-baldintza horien helburua da Gasteizko udalak alor publikoko informazioa berrerabiltzearekin duen konpromisoa babestea eta sustatzea.

Zalantzak izanez gero edo Erabilera-baldintzei buruzko iradokizunak egin nahi izanez gero, mesedez, jarri gurekin harremanetan honako posta elektronikoaren bitartez: opendata@vitoria-gasteiz.org

Azalpenak:

  • Berrerabiltzea: pertsona fisiko edo juridikoek Gasteizko Udalaren zein haren erakunde autonomo eta udal enpresen dokumentuak erabiltzea merkataritzako edo bestelako xedeekin, baldin eta erabilera hori ez bada administrazio jarduera publikoa.
  • Dokumentua: informazio oro, edozein delarik haren euskarri materiala edo elektronikoa, nahiz adierazpide grafikoa, entzunezkoa edo erabilitako irudia.
  • Eragile berrerabiltzailea: sektore publikoko informazioa merkataritzako edo bestelako xedeekin erabiltzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa.

Datu-multzoetarako baimena

Gasteizko Udalak eskaintzen dituen datu-multzo guztiak, kontrakoa adierazten ez bada, Creative Commons-Reconocimiento (CC-by 4.0) izeneko lizentziaren erabilera-baldintzapean argitaratzen dira, eta honakoak egin daitezke:

  • Jendaurrean kopiatu, banatu eta zabaldu.
  • Datuen azterketa edo ikerketak sortutako obretako oinarri izan
  • Merkataritzako edo bestelako xedeekin erabili
  • Eraldatu, aldatu eta egokitu, eta aldaketa horiek jendaurrean jarri.

Era berean, datu-multzoetan dagoen informazioa berrerabiltzea honako baldintza orokor hauen mendetara egongo da:

  • Informazioaren edukia ez aldatzea
  • Informazioaren zentzua ez desnaturalizatzea
  • Iturria aipatzea
  • Azken eguneratzearen data aipatzea

Erabilera-baldintza hauek onartzeak ez dakar berekin datu-multzoen gaineko egile-eskubideak eta jabetza intelektuala ematea.

Gasteizko Udalak beretzat gordetzen du datu-multzoak argitaratzeko eskubidea, eta horiek erabiltzeko ordain ekonomikoak ordaintzea beharrezkoa izan liteke. Ordain horien kopuruak hauxe izango du helburu: datuen multzoak biltzeari, ekoizteari, kopiatzeari eta zabaltzeari lotutako kostuak estaltzea, eta ezin izango da, inola ere, kostu horiek baino handiagoa izan.

Aitorpena.

Datu-multzoak erabiltzeak, kopiatzeak, aldatzeak edo banatzeak, Creative Commons - Reconocimiento (CC-by 4.0) lizentziaren baldintzapean, egiletza aitortzeko eta Gasteizko Udala datu-multzoen iturri gisa honako eran aipatzeko obligazioa dakar:

Datuen iturria: Vitoria-Gasteizko Udala

Halako aipamena HTML formatuan egiten bada, honako markatua edo antzekoa erabil daiteke:

<p>

Datuen iturria:

<a href="http://www.vitoria-gasteiz.org/opendata" title="Open Data Vitoria-Gasteiz">

Vitoria-Gasteizko Udala

</a>.

</p>

Erantzukizuna baztertzea

Ez Gasteizko Udalak ezta bertako inolako erakunde autonomo edo enpresek ere, ez dute erantzukizunik izango datuen multzoen erabilerak zuzenean edo zeharka eragin litzakeen kalte edo galeretan, baita kalte ekonomikoak ekar litzatekeenetan ere. Datu-multzoak berrerabiltzeko eragileek erabiliko dituzte horiek haien kontura eta arriskupean.

Gasteizko Udalak ez du inolako berme motarik eskaintzen argitaratutako datu-multzoei dagokienez, eta beraz, datu-multzoak zuzen eta egoki kudeatzeko ahaleginak egin arren, ezin du ziurtatu haien integritatea, eguneratzea, zehaztasuna edo datu-multzo horietarako sarbide iraunkorra.

Gasteizko Udalak erabilera-baldintza hauek edo argitaratutako datu-multzoak edozein unetan ahal izango ditu gehitu, kendu edo aldatu.

Datuak berrerabiltzeko eragilearen erantzukizuna

Datu-multzoak berrerabiltzeko eragilea Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen mendean dago, bereziki haren erregimen zigortzailearen mendean, baita informazioaren erabilerari eragiten dion araudi osoaren mendean: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua -Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bategina onetsi zuen- .

Gasteizko Udalak, norberaren kontura eta abisu eman gabe, datu-multzoetarako sarbidea baliogabetu edo bertan behera uzteko eskubidea du, norbaitek erabilera-baldintza hauek edo indarrean dagoen legedia betetzen ez dituela, edo datu-multzoa modu kaltegarrian edo desegokian erabili, kopiatu, aldatu edo banatu egiten dituela, uste badu udalak, beraren alde bakarreko irizpidearen arabera. Baliogabetze edo etete kasuan, pertsona edo entitate horrek ezin izango du berriro baimenik izan datu-multzoak erabili edo kopiatzeko, eta gainera, Gasteizko Udalak eskura dituen baliabide guztiak erabili ahal izango ditu haren erabakia bete dadin.

Baliogabetze edo etete horrek ez du eraginik izango erabilera baldintza hauek betetzen dituzten pertsona edo entitateetan, edo datu-multzoak baliogabetu edo eten egin zaizkien pertsona edo entitateen bitartez fede onez jaso dituztenengan.

Ezin izango da publikoki adierazi, iradoki edo hitz-erdika esan Gasteizko Udalak edo bere edozein erakunde, antolamendu, enpresa edo eragilerik parte hartzen duenik, babesik eman edo laguntzen duenik pertsona edo entitate batek datu-multzoen gainean egiten duen erabilera edo kopia zehatz batean. Pertsona edo entitate horrek ezin izango du erabili inolako izen idatzirik, grafikorik, ikusizkorik edo entzunezkorik edo bestelako izaerakorik, azken erabiltzailerengan nahasketarik iradoki lezakeenik udalaren edo bere enpresa edo antolakuntzen parte hartze edo laguntzari buruzko informazio edo datu-multzoen erabiltzailearen jarduerari dagokionez.

Aplikazioak eta kanpoko estekak

Webguneak batere kontrolik ez duen buruzko kanpoko guneetarako estekak eman ditzake, baina Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik hartzen horiei buruz. Gehienez ere, webgune horretako erabiltzaileek ikusi beharko dute esteka horietako erabilera zehatzetako baldintzak zeintzuk diren.

Datu pertsonalak

Datu pertsonalak babesteari dagokionez, Gasteizko Udalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Gasteizko Udalaren Segurtasun Agirian -Udalak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen ditu-xedatutakoa betetzen du.

Horrekin lotuta, behar diren segurtasun-neurriak hartu dira baimenik gabe datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietan sartzea saihesteko, eta aurrerapen teknologikoen arabera eguneratuko dira.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: